CAF Rail Services mantentze-lanak egiteko ziurtagiria duen erakundea da eta trenak hornitzen eta mantentzen eskarmentu handia du. Know-how horri eta optimizatutako mantentze-planen garapenari esker, mantentze-lanetako jardueraren kudeaketak eta kontrolak floten eragiketako eskuragarritasuneko, fidagarritasuneko, mantenugarritasuneko eta segurtasuneko maila altuak lortzea ahalbidetu du.
CAFek mantentze- eta optimizazio-lanetan teknika berritzaileenak ezartzen ditu trenetako zerbitzu-kalitateko parametroak maximizatzeko eta bizitza-zikloko kostuak gutxitzeko asmoz.
CAFek NEM Solutions filial teknologikoa du teknologia berritzaileena eta mantentze-lanen estrategiak garatzeko eta ezartzeko.
Mantentze-lanei buruzko filosofia propioa du, amaintenance edo automantentzea, mantentze prediktiboaren eta RCMaren bilakaera bat dena. Hala, ibilgailuaren eta mantentzailearen arteko interakzioa trenean egiteari bide ematen zaio, eta ibilgailuaren bizi-zikloa maximizatu eta mantentze-plan optimizatua bermatzen da.
CAFek eskarmentu handia du mantentze-lanen proiektu integraletan, eta horren erakusgarri dira mundu guztian dituen erreferentzia ugariak.
Material gurpilduna hornitzearekin batera, gure proiektu askotan mantentze-lanak egiten dira. CAFek estatuan eta nazioartean ematen du zerbitzu hori, eta ibilbide luze eta arrakastatsua du zeregin horretan.