Proba-unitate bat, mantentze-lanen lantegi batean

Aholkularitza eta euskarri teknikoa

Aholkularitza eta euskarri teknikoa

Fidagarritasunean zentratutako mantentzea (RCM) eta egoeran oinarritutako mantentzea (CBM) teknikei esker, CAFek tren-floten azterketa eta portaera hobe ditzake.

Tren arloko mantentze-lanen beharren arabera egokitutako eta diseinatutako Konputagailu bidezko Mantentze-lanen Kudeaketa Sistemari (CMMS) esker, CAFek modu eragingarrian eta egokian kudea eta kontrola dezake mantentze-lanen jarduera.

Erosketa estrategikoa eta gure zentro logistikoa uztartuta, ordezko piezak eskuragarri izatea berma dezakegu flotaren operazio-helburuak ziurtatzeko. Zaharkituta dauden ekipoei irtenbidea ematea ere gure eguneroko lana da.

Horri guztiari esker, trenen fidagarritasuneko, eskuragarritasuneko, mantentzeko eta segurtasuneko adierazleak optimizatu, produktuaren bizitza-zikloaren kostua gutxitu eta flotaren zerbitzu-kalitateko parametroak maximiza ditzakegu. Hori guztia, azken aurrerapen teknologikoekin batera, etorkizuneko produktuetan etengabeko hobekuntza lortzera zuzenduta dago.

Euskarri-zerbitzuak:

  • Mantentze-lanetako ingeniaritza
  • Mantentze-lanetako kudeaketa-sistemak (GMAO)
  • Ordezko piezen kudeaketa
  • Euskarri teknikoa