Birgaitze- eta modernizazio-lanak
Bezero bakoitzaren eskakizunak betetzeko diseinatutako birgaitze- eta modernizazio-proiektuak garatzen ditu CAFek.
CAFek ibilgailu zaharren bizitza berritzen du, bai sistemak eguneratuz, bai diseinu berriak sortuz. Ekipo zaharkituez ordez, teknika aurreratuko soluzioak ezartzen dira. Horri esker, bermatzen da ibilgailu birgaituek fidagarritasun- eta erabilgarritasun-maila hobeak lortzea.
Helburuak
- Ibilgailuaren funtzionamendu-bizitza luzatzea.
- Ekipo berriak dituen ibilgailuaren fidagarritasuna hobetzea.
- Ibilgailuen funtzionamendua hobetzea, teknologia berriak instalatuz.
- Ibilgailuaren erosotasuna hobetzea, barruko ekipo berrien bidez.
- Ibilgailuaren estetika modernizatua.
Irismena
- Lehendik dauden ibilgailuetan sistemak ordezkatzea eta integratzea. Han sartzen dira, besteak beste, ekipo osagarriak —hala nola HVAC—, sistema pneumatikoa eta trena eta trakzioa kontrolatzeko sistema osoak.
- Hainbat azpisistemaren —bogie, ate eta abarren— berrikuspen orokorrak.
- Egitura-konponketak eta kaxa egokitzea.
- Barruko elementuak eta itxura estetikoak berriro diseinatzea.
Birgaitzeko proiektuak
BESTE PROIEKTU BATZUK