Zerbitzuak

TREN-ZERBITZUAK

Tren-zerbitzuen sorta zabala, trenen bizi-zikloaren kostua optimizatzeko.

MANTENTZE-LANAK ETA SALDU OSTEKO ARRETA

CAFek esperientzia handia du hainbat tren-motaren mantentze-lanetan eta saldu osteko zerbitzuan; hala, balio optimoak lortzen ditu ustiapeneko fidagarritasun, erabilgarritasun, mantengarritasun eta segurtasunean. Esperientzia hori, CAFek fabrikatutako trenetan ez ezik, beste fabrikatzaile batzuen askotariko material gurpildunetan ere erabiltzen da.

Erabateko kalitatezkoa

CAFek bost kontinenteetan duen presentzia eta nazioarteko arauen betetzea (ISO 9001:2015, ISO/TS 22163:2017, ISO 14001:2015, ISO 45001:2017, Araudia EB 445/2011, Araudia EB 2019/779) proiektu guzti-guztietarako “erabateko kalitatezko” planteamenduan uztartzen dira.

Zerbitzu-gama zabala

Zerbitzuen gama zabalak bezeroaren edozein eskakizun osagarri estaltzen du: mantentze-lanetako langileen eta gidariaren prestakuntza, mantentze-ingeniaritzari eman beharreko euskarria, punta-puntako irtenbide teknologikoak gehitzea, material mugigarriaren modernizazioa eta ordezko piezen kudeaketako zerbitzu integrala, besteak beste.

Hori guztia helburuak betetzeko asmoarekin egiten du, beti bezeroaren beharretara egokituz eta proiektu bakoitzean kontroleko maila gorenak mantenduz.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.