Mexikoko hiri inguruko trena

Azterketa-kasuak

MEXIKOKO HIRI INGURUKO TRENA

HIRI INGURUKO TRENAK, CAF-EN SOLUZIO INTEGRALAK

2005ean, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SAri (CAF), Ferrocarriles Suburbanos SA de CV enpresaren bidez, hiri arteko trenaren 1. sistemaren 30 urterako emakida esleitu zioten; CAFen historiako proiekturik handiena bihurtu da.

Proiektuan sartzen da trenbideen eraikuntza, jarduera eta ustiapena eta tren-garraioaren zerbitzu publikoa ematea.

Hiri inguruko trena da Mexiko estatuko herrien eta hiriburuaren arteko garraiobide berria. Munduko hiri handiak bereizten dituzten joan-etorrien beharrez ohartuta, hiri inguruko trena da aukerarik onena distantzia luzeak prezio eskuragarrietan eta modu eroso eta seguruan egiteko eta ingurumenarekiko arduratsuak izateko.

Buenavista-Cuautitlan ibilbideak Mexiko hiria eta inguruko lau herri lotzen ditu, eta egunean 300.000 bidaiari inguru garraiatzeko gaitasuna du —kalkuluen arabera, urtean 100 milioi bidaiari—, eskualderako jarduera garrantzitsua duen eremu batean, non dentsitate demografiko handia dagoen eta gero eta handiagoa den dentsitate hori.

MATERIAL GURPILDUNA

  • 20 unitate anizkun, launa kotxez osatuak.
  • Gehienezko abiadura:
  • Bide-zabalera: 1.435 mm
  • Plaza-kapazitate handia eta bidaiariak sartzeko eta irteteko errazak.
  • Hiru ate bikoitz alboetan, eta kotxe batetik bestera igarotzeko korridoreak.
  • Aire girotuarekin eta berogailuarekin ekipatuak.

FUNTZIONAMENDUA ETA MANTENTZE-LANAK

  • Sistemaren jarduera osoa.
  • Proiektuaren kudeaketa integrala eta sistema-ingeniaritza fase guztietan.
  • Administrazio orokorra: lortutako diru-sarrera guztiak eta behar diren baliabideak kudeatzea, proiektuan errentagarritasun maximoa lortzeko.
  • Material gurpildunaren eta sistemaren azpiegitura guztiaren mantentze-lanak, lehiaketa bidez lortutako lana bukatu arte.
  • Jarduerako langile guztientzako hasierako trebakuntza eta trebakuntza errepikakorra.

SEINALEZTAPENA, KOMUNIKAZIOAK ETA TXARTELAK

  • Seinaleztapena: Instalazio osoa linean eta zirkulazio eta eragiketen kontrolerako zentroan, 1. mailako ETMS sistemaren bidez ATP integratuta.
  • Komunikazioak: Instalazio osoa linean eta zirkulazio eta eragiketen kontrolerako zentroan, TETRA sistemaren bidez.
  • Txartelak: instalazio guztietan kontrol-sistema zentralizatua garatu eta instalatu.

OBRA ZIBILAREN ERAIKUNTZA

  • Ibilbidea: 27 kilometro.
  • 53 km bide malgu eta 11 km bide klasiko eraiki.
  • Bi biaduktu berri (1.300 m) eraiki, eta zubi bat eta lehendik zegoen tunel bat (300 m) egokitu.
  • Bi terminal eta tarteko bost geltoki (haietako bat zaharberritzea barne) eta eraikin historiko bat.
  • Transferentzia intermodaleko sei zentro: aukera eman dute autobusen eta metroaren elikatze-lineekin konektatzeko, eta merkataritza-gune handi bat jartzeko geltoki bakoitzean.
  • Bi trakzio-azpiestazioren eraikuntza, sistema katenaria bidez elikatzeko.
  • Geltoki bakoitzean eta mantentze-lanetarako lantegietan transformazio-azpiestazio elektrikoak eraiki, instalazio horiek elikatzeko.
  • Erabat ekipatutako patio eta lantegien eraikuntza, trenen mantentze-lanak egiteko, mantentze-zerbitzu orokorrak emateko, material gurpilduna aparkatzeko eta zirkulazio eta eragiketa-kontrolerako zentro gisa erabiltzeko.
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.