CAFek bezeroekin batera egiten du lan; hala, lortzen diren kontratu-egiturek abantaila handiak ematen dituzte eraginkortasunari eta kalitateari dagokienez.
Arriskuak ondoen kudeatu ditzaken aldeari esleitzen dizkion finantziazio-egituren bidez, bezeroak hau lortzen du:
CAFek esperientzia handia du estatuko eta nazioarteko tren-azpiegiturak garatzeko finantziazioan: parte hartu du lehiaketa bidez irabazten diren proiektuak egituratzen ("Project Finance" egituretan), leasing operatibo eta finantzarioetan, metodo alemaniarretan eta ordainketa atzeratuetan.
CAFen profesional-taldeak, gure bezeroekin batera proiektuaren azterketa zorrotz bat egin ondoren, garatu behar den proiektuarentzako negozio- eta finantza-egitura bat proposatzen du.
Bezeroarengandik hurbil egotea, finantza-merkatua ezagutzea, esperientziaz jardutea eta sinesgarritasuna izatea: horra eragiketa horien arrakastaren funtsa.