Soluzio integralak

CAF taldea jakitun da hirien eta eskualdeen garapen jasangarriari ekarpena egingo dioten garraio-sistemak ezartzeko beharra igotzen ari dela.

Horregatik, azpiegitura eta ibilgailua integratzen dituen ikuspegiarekin jarraitzen du mugikortasun-proiektuak gidatzen eta garatzen.

Tren-irtenbide integralak kudeatu, diseinatu, garatu eta ezartzen ditu, eta bezeroaren eskakizun eta, halaber, beharretara egokitzen da.

IRTENBIDE OPTIMIZATUA ESKAINTZEN DUGU

CAFek adituen ezagutza eta diziplina anitzeko taldea du, proiektu-mota horretako behar eta eskakizun guztiei erantzuteko.
Integratutako proiektu-eredua hiru EPC zutabeetako bakoitzaren optimizazioan oinarritzen da (Engineering-Procurement-Construction), eta sistema osoa hartzen du, irtenbide koherentea emateko.

Lan egiteko modu horrek honako hauek ahalbidetzen ditu:
• Baliabideak optimizatzea
• Integrazioa bermatzea
• Lotutako arriskuak minimizatzea
• Epearen, aurrekontuaren eta kalitatearen helburuak betetzea

CAF-EN SOLUZIO INTEGRALEN ABANTAILAK

  • Esperientzia: Irtenbide-mota horietan dugun nazioarteko eta ehun urteko esperientziak abalatu egiten gaitu.
  • Kualifikazioa: CAF taldeko profesionalak mugikortasun-proiektu integralen garapenean espezializatuta daude, eta teknologian, segurtasunean eta ingurumeneko jasangarritasunean abangoardiako irtenbideak bermatzen dituzte.
  • Arintasuna: Antolaketa-egitura ideala dugu proiektua arin gauzatzeko, irtenbideak eskaintzeko eta gure bezeroen beharrei malgutasunez eta zehaztasunez erantzuteko.
  • Pertsonalizazioa: CAFek neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditu, kasu bakoitza eta irtenbide bakoitza desberdina dela ulertzen duelako.
  • Optimizazioa: Gure irtenbideen xedea azpiegituraren bizi-zikloaren kostua optimizatzea da, bai eraikuntza-fasean, bai operazioan eta mantentze-lanetan.
  • Integrazioa: Proiektuaren erantzukizun integrala gure gain hartzerakoan, epeak eta kostuak betetzea bermatzen dugu, bai eta gure lanaren kalitatea ere.

Tren-soluzio globalak: AZTERKETA-KASUAK

BESTE ZENBAIT GARRAIO-SISTEMA
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.