2021/01/14
Honi atxikita bidaltzen dizut Pariseko RER B aldiriko linearako 146 tren hornitzeko CAFek eta Bombardierrek osatzen duten kontsortzioa preferred bidder (lehentasunezko lizitatzailea) gisa aukeratu izanarekin lotuta RATP garraio-operadoreak bidalitako prentsa-oharra. Aipatutako linea hori RATPek eta SNCFek batera operatzen dute eta Frantziako hiriburuari ematen dio zerbitzua haren iparraldea-hegoaldea ardatzari jarraituta.
irakurri oharraKontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:
2020/12/17
Hamburger Hochbahn-ek, Alemaniako garraio publikoko operadore nagusienetako batek, aurten atera zuen hamabi eta hemezortzi metroko 530 autobus elektriko (artikulatuak) hornitzeko lizitazioa. Horrekin lotuta, abuztuan aukeratu zituzten hiru fabrikatzaile posibleak eta horietako bat zen CAF Taldeko filiala. Esparru-akordioak jasotakoaren arabera, ibilgailuak tarteka eskatuko dituzte hurrengo 5 urteotan aipatutako 530 ibilgailuko zifrara iritsi arte.
irakurri oharra2020/12/09
Mitsubishi Corporationek CAF aukeratu du azpikontratista gisa 246 unitate diesel-elektriko moderno (DEMU) diseinatzeko eta hornitzeko Myanmar Batasuneko Errepublikako Garraio eta Komunikazioen Ministerioak Mitsubishi Corporation enpresari esleitu dion kontratuaren baitan.
irakurri oharra2020/11/18
CAF Taldeak bere azken proiektu eta garapenak aurkeztuko ditu Rail Live kongresuan, Espainiako tren-sektorearen topagune nagusian. Lehen aldiz, ekitaldi hori formatu birtualean egingo da, eta hainbat hitzaldi eta eztabaida-mahai izango ditu, denak online.
irakurri oharra2020/11/11
2020ko hirugarren hiruhilekoan suspertze nabarmena izan du CAF taldeak, eta Solariseko errendimendua nabarmentzen da batez ere
irakurri oharra2020/11/20
Varsoviako Global e-Mobility Forum nazioarteko konferentzian, Solarisek Global e-Mobility LEADER Award saria jaso zuen, mundu osoan zero isurketen garraioa garatzen egindako ekarpenagatik. Ekitaldi horretan, gobernuetako ordezkariak, zientzialariak eta munduko industriako liderrak bildu ziren, eta mugikortasun elektrikoaren eta garraio iraunkorraren etorkizunari buruzko eztabaidarako gunea izan zen. Aurten, online formatuari esker, munduko edozein tokitatik jarraitu ahal izan da hitzaldia.
irakurri oharra2020/11/13
Milan hiriko ATM operadoreak Solarisi beste 100 autobus elektriko eskatzea erabaki du bi enpresa horiek joan den urtearen erdialdean sinatu zuten esparru-kontratuaren baitan. Kontratu haren baitan, duela gutxi entregatu dute 40 autobus elektrikoren lehen lotea.
irakurri oharra2020/11/04
Hidrogenoaren eta erregai-pilen garapena bultzatzeaz arduratuko den Europako Batzordearen agentziak, FCH JUk, FCH2RAIL proposamena aukeratu du 10 milioi euroko balioa duen EBren diru-laguntzarako akordioaren negoziazioak abiarazteko. FCH2RAIL proiektua CAFek zuzenduko du teknikoki eta hidrogeno bidez propultsatutako tren-prototipoa garatzea ahalbidetuko du. Horretarako, H2020 programaren bidez Europako funtsek emandako finantzaketa handia jasoko du.
irakurri oharra