2024/03/21
Alemaniako Kolonia hiriko garraio publikoko operadoreak, Regionalverkehr Köln GmbH-ek (RVK), Solaris aukeratu du hidrogeno bidezko autobusen hornitzaile gisa. Oraingoan 20 ibilgailu izango dira, horietako bederatzi 12 metroko Urbino modelokoak, eta gainerako hamaikak 18 metroko Urbino autobus artikulatuak izango dira. 2025eko lehen seihilekorako aurreikusita zegoen eskaera hori entregatutakoan, Koloniako hidrogenozko autobusen flota 84 Solaris ibilgailuk osatuko dute.
irakurri oharraKontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:
2024/03/15
CAFek beste mugarri bat lortu du Herbehereetan duen historia luzean, herrialde horretako bezero berri baten konfiantza bereganatu baitu. Kasu honetan, FS Group taldekoa den Qbuzz garraio publikoen operadoreak CAF aukeratu du aldirietako 10 tren eta dagozkien parkeko piezak hornitzeko. Horiek 2028tik aurrera entregatzea dago aurreikusita.
irakurri oharra2024/01/11
AMT Génova (Azienda Mobilità e Trasporti SpA) garraio-operadoreak orain arteko eskaririk handiena egin dio Solarisi. 18 metroko luzera duten 112 trolebus hornitu beharko dizkio Solarisek, guztira. Kontratuaren balioa 100 milioi eurotik gorakoa da.
irakurri oharra2024/03/11
EuroMaintek, tren-zerbitzuak hornitzen dituen eta egoitza Suedian duen CAF Taldeko enpresak, 2024ko martxoaren 8an, ostiralean, inauguratu zuen mantentze-lanetarako zentro modernoa. Zentroak 35.000 metro koadro ditu eta trenbide-lautada eta 7.500 metro koadroko tailerra biltzen ditu. Zentro berria Suediako Nässjö-n dago, kokapen estrategikoan, eta CAF Krösatåg-en lineetako operazioetarako Transitio AB enpresari entregatzen ari den tren berrien mantentze-lanak egiteko erabiliko dute.
irakurri oharra2024/02/05
Seinaleztapen-dibisioak treneratutako ERTMSarekin 450 ibilgailu baino gehiago ekipatzeko kontratuak sinatu ditu eta, guztira, 1.300 ibilgailu baino gehiago ekipatuko ditu
irakurri oharra2024/01/25
CAF Taldeko enpresak hazten ari den hidrogeno bidezko hiri-autobusen merkatuan duen lidergoa sendotu du bi hitzarmen berri hauei esker. Horien arabera, 57 ibilgailu entregatuko ditu eta horien guztizko zenbatekoa 40 milioi euro baino gehiagokoa da. Hidrogeno bidezko teknologiaren hedapenari dagokionez Solarisek pilatu duen esperientziari esker, Europako 10 herrialdetako 40 operadorek jarri dute konfiantza enpresan eta 700 ibilgailu baino gehiagoko bolumena duten eskariak sinatu dituzte.
irakurri oharra2024/01/02
ATAC S.p.A. operadoreak CAFi esleitu dio Italiako hiribururako tranbia-flota berria hornitzeko esparru-akordioa. Zehatzago esanda, kontratuak 40 tranbiaren fabrikazioa eta diseinua, eta 5 urtez horien eta dagozkion parkeko piezen mantentzea jasotzen du. Bestalde, hitzarmenak proiektuko unitate kopurua beste 81 ibilgailutan (guztira 121era arte) handitzeko aukera jasotzen du. Oinarri-kontratuaren zenbatekoa 130 milioi euro baino gehiagokoa litzateke eta, bezeroak akordioan jasotako aukerak aurrera eramango
irakurri oharra