• Hasiera
  • Prentsa-aretoa
  • Prentsa-oharrak

Prentsa-oharrak

2023/06/12

CAF EURASIA RAIL AZOKAN, ISTANBULEN

CAFek mugikortasun jasangarriko bere azken garapenak erakutsiko ditu Eurasia Rail azokan, ekainaren 21etik 23ra bitartean, Istanbulen.

irakurri oharra

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

2023/06/06

FCH2RAIL PROIEKTUAREN TREN ERAKUSLEA IZAN DA ESPAINIAKO TRENBIDE SAREAN PROBATAN ZIRKULATU DUEN HIDROGENO BIDEZKO LEHEN TRENA

Bideko proba fasea hasi eta probatako lehen ibilbidea egin du Aragoiko Pirinioetako Zaragoza-Canfranc linean, eta handik Madrilgo eta Galiziako lineetan jarraitu - FCH2Rail proiektua CAF, DLR, Toyota, Renfe, Adif, CNH2, IP eta Stemmann-Technik enpresek osatzen duten partzuergoak garatzen du eta 14 milioi euroko aurrekontua du

irakurri oharra

2023/05/08

CAF MIDDLE EAST RAIL-EKO AZOKAN

CAFek maiatzaren 15 eta 16an Abu Dhabin egingo den Middle East Rail azokan hartuko du parte. Ekimena Etihad Railekin elkarlanean egiten da eta Ekialde Ertaineko tren arloko kongresu nagusietako bat da.

irakurri oharra

2023/04/20

SOLARISEK HIDROGENOZKO 52 AUTOBUSEN ESLEIPENA LORTU DU ALEMANIAN, TEKNOLOGIA HONEKIN ORAIN ARTE IZAN DUEN KONTRATURIK HANDIENA

Egoitza Güstrow-en duen eta Rostock eskualdeko garraio publikoa kudeatzen duen Rebus Regionalbus Rostock operadore alemaniarrak Solaris Urbino hidrogenozko 52 autobus hornitzeko akordioa itxi du; horietako bost 18 metroko ibilgailu artikulatuak izango dira. Solarisek orain arte lortutako hidrogenoz propultsatutako ibilgailuen kontraturik handiena da, eta horrek bereziki garrantzitsu egiten du esleipena.

irakurri oharra

2023/03/28

RENFEK BERRIRO ERE CAFEN JARRI DU KONFIANTZA ALDIRIKO 29 TREN HORNITZEKO EGINDAKO ESLEIPENAREKIN

RENFEk iragarri du bere Administrazio Kontseiluak aldiriko 29 tren hornitzeko kontratua CAFi esleitzea onartu duela. Kontratuak, gainera, parkeko piezak hornitzea jasotzen du eta 200 milioi euro inguruko bolumena du. Gainera, etorkizunera begira irismena handitzeko hainbat aukera jaso du eta horien artean daude hauek: beste 9 tren oso fabrikatzea (oinarri-kontratuko unitateak ugarituko lituzketen kotxe osagarriak).

irakurri oharra

2023/05/29

CAF UITP GLOBAL PUBLIC TRANSPORT SUMMIT-EN, BARTZELONAN

CAFek UITPren Global Public Transport Summiten hartuko du parte, Bartzelonan. “Bright Light of the City” lelopean, ekitaldiak kongresu eta azoka formatuak uztartuko ditu, eta garraio publikoaren operadore, fabrikatzaile eta sektoreko beste enpresa nagusiak izango dira bertan.

irakurri oharra

2023/05/05

2023KO LEHEN HIRUHILEKOKO TXOSTENA

irakurri oharra

2023/04/03

CAF-EK ESKUALDEKO TRENEN KONTRATU BERRIAK BERMATU DITU FRANTZIAKO REICHSHOFFEN LANTEGIRAKO

CAF Taldeak Coradia Polyvalent plataformako eskualdeko beste 18 tren fabrikatzeko kontratuak itxi ditu 161 milioi euroren truke.

irakurri oharra

2023/03/20

CAF-EK TRANBIEN BI KONTRATU LORTU DITU HUNGARIAN ETA ESPAINIAN

CAF Taldeak Urbos plataformako tranbiak hornitzeko bi eskari berri lortu ditu eta horien guztizko zenbatekoa 100 milioi euro baino gehiagokoa da. Alde batetik, 31 unitate entregatuko dizkio BKK (Budapesti Közlekedési Központ) operadoreari Budapesten eta, bestetik, Sevillako Alcalá de Guadaíra udalerrira 6 tranbia hornituko ditu.

irakurri oharra
    Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.