• Hasiera
  • Prentsa-aretoa
  • Prentsa-oharrak

Prentsa-oharrak

2022/06/20

FRANTZIAKO MONTPELLIER MÉDITERRANÉE MÉTROPOLEK CAF AUKERATU DU 60 TRANBIA HORNITZEKO

CAF Taldeak beste arrakasta bat lortu du Frantzian Okzitania eskualdean dagoen Montpellier Méditerranée Métropole metropoli eremurako tranbien flota berria hornitzeko aukeratu dutelako. Eremua Montpellier hiriaren inguruan dago eta zonaldeko 31 udalerri eta milioi erdi bat biztanle inguruko populazioa du. Zehatzago esanda, CAF 60 tranbiako hornidura-proiektua garatzeko aukeratu dute eta etorkizunean unitate kopurua beste 17 tranbiarekin handitzeko aukera jaso da. Eragiketaren bolumena 200 milioi euro bain

irakurri oharra

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

2022/06/17

KOMP SARIAK - Lehiaren Konpliance Sistema

2022ko ekainaren 13an, Lehiaren Euskal Agintaritzak CAF Taldeari KOMP SARIAK saria eman zion, Lehiaren Konpliantzerako Sistema Korporatiboagatik

irakurri oharra

2022/05/31

CAF PARISEKO EUROPEAN MOBILITY EXPO AZOKAN IZANGO DA

CAFek European Mobility Expo azokan, Frantziako mugikortasuneko industria-topaketa nagusian, hartuko du parte. Azoka ekainaren 7tik 9ra bitartean egingo da Parisen eta mugikortasun jasangarriaren arloan enpresak egindako azken garapenak aurkeztuko dituzte bertan.

irakurri oharra

2022/05/23

CAF TALDEA AUKERATU DUTE BONN ETA MADRIL HIRIEK LRV IBILGAILUAK ETA AUTOBUS ELEKTRIKOAK HORNITZEKO, HURRENEZ HURREN

Beste behin, Europako bi hiri garrantzitsuk CAF aukeratu dute bertako hiriko garraio publikoan zerbitzua emango duten ibilgailuak hornitzeko. Alde batetik, Bonn hiriak 22 LRV unitate jasoko ditu Alemaniako merkatuan enpresak lortu duen kontratuaren arabera; eta, bestetik, EMTk (Madrilgo Garraioen Udal Enpresa) bere autobusen flotaren zati bat berrituko du Solarisen 60 unitate elektrikorekin. Bi proiektuen zenbateko osoa 110 milioi euro baino gehiagokoa da.

irakurri oharra

2022/05/06

2022KO LEHEN HIRUHILEKOKO TXOSTENA

irakurri oharra

2022/06/01

ABIAN DIRA HIDROGENO BIDEZ PROPULTSATUTAKO TREN ERAKUSLEAREN PROBAK CAF-EK ZARAGOZAN DUEN LANTEGIAN

Maiatzaren amaieran hasi ditu CAFek Zaragozako bere lantegian FCH2Rail proiektuko hidrogeno bidez propultsatutako tren erakuslearen proba estatikoak. Proiektua enpresa hauek eratutako partzuergoa ari da garatzen: CAF, DLR, Toyota, Renfe, Adif, CNH2, IP eta FAIVELEY Stemmann Technik.

irakurri oharra

2022/05/26

KONEKTATUTAKO INDUSTRIA 4.0 2020. ERALDAKETA DIGITALEKO PROIEKTUEI EMANDAKO BABESA

MINCOTURen KONEKTATUTAKO INDUSTRIA 4.0 2020ren deialdiak DIGIFORJA proiektua bideratzea sustatu du. Bertan, CAF MiiRAk, teknologia adimendunen bidez, tren arloko ardatzen forjaketa-prozesua digitalizatzea eta kontrolatzea lortu du produkzio-kostuak aurrezteko, fabrikazio-epeak gutxitzeko eta ardatzen amaierako kalitatea hobetzeko helburuarekin.

irakurri oharra

2022/05/10

CAF MIDDLE EAST RAIL ETA EUROPEAN LIGHT RAIL CONGRESS AZOKETAN IZANGO DA

CAFek berriro ere hartuko du parte Abu Dhabin maiatzaren 17 eta 18an egingo den Middle East Rail azokan. Ekialde Ertaineko tren arloko kongresu garrantzitsuena da. CAF Taldeak mugigarritasun jasangarriko soluzioen gama zabala du eta Golkoko herrialdeetan garraio-sistema integralen garapenaren aldeko apustu irmoa egin du. Bestalde, CAF European Light Rail Congress azokan ere izango da. Ekimena maiatzaren 18 eta 19an egingo da Zaragoza hirian.

irakurri oharra

2022/04/29

CAF-EK BI KONTRATU SINATU DITU GRANADA ETA MILAN HIRIEKIN

CAF Taldeak hiriko mugikortasun jasangarriaren arloan beste bi kontratu lortu ditu. Alde batetik, Granadako Metroak beste behin bere konfiantza jarri du CAFengan lehendik adostutako unitateei elkartuko zaizkien beste 8 unitate hornitzeko; eta, bestetik, AT Milano enpresak Solaris autobusen flota handituko du 75 unitate elektriko gehiagorekin. Bi proiektuen zenbateko osoa 80 milioi euro baino gehiagokoa da.

irakurri oharra
    Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.