Prentsa-oharrak

2017/11/20

CAFek 30 UNITATE HORNITUKO DIZKIO MANILA HIRIARI (FILIPINAK)

Filipinak Errepublikako Garraio Sailak Mitsubishi Corporationi eta CAFi (unitateen fabrikatzaile gisa) esleitu dio Manila Light Rail Transit-eko (LRT) 1. linearako material mugigarri berria hornitzeko kontratua. Kontratuaren zenbatekoa 225 milioi euro ingurukoa da eta Japoniako eta Filipinetako gobernuen artean sinatutako Japoniako AOD mailegu-akordioaren bidez finantzatuta dago.

 

Manila, Filipinetako hiriburua, da mundu mailan biztanle-dentsitate handiena duen hirietako bat. Proiektuaren helburua linearen edukiera hobetzea da hala honako hauek lortzen laguntzeko: gero eta handiagoa den bidaiarien joan-etorri kopuruari aurre egitea, zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta hiriko kutsadura mailak gutxitzen laguntzea.

 

Aipatutako LRT 1. linea lurgaineko metro-linea da eta Manila hiria iparraldetik hegoaldera arte zeharkatzen duen 20 kilometroko luzera du. Gaur egun, gainera, Cavite probintziarako noranzkoan beste 12 kilometrorekin handitzen ari dira. Kontratu horren arabera, CAFek LRV motako 30 unitate fabrikatuko ditu eta horiek 2020 eta 2022 artean entregatzea aurrez ikusi dute.

 

Bi noranzkoetako unitateak izango dira, katenaria bidezko elikadurarekin (750V dc). Albo bakoitzeko hamasei ate izango dituzte eta, haiei esker, bidaiariak trenera modu erosoagoan sartu eta atera ahal izango dira. Unitateak 70 km/h-ko diseinu-abiadurarekin zirkulatzeko prestatuta daude. Guztira 106 metro inguruko luzera dute eta 276 eserlekuko banaketa bermatzen du horrek. Era berean, oinez doazen bidaiarientzako edukiera maximizatzea ahalbidetzen dute. 

 

Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da bi enpresen (CAF eta Mitsubishi Corporation) arteko harremanak baterako hainbat proiektu garatzea ahalbidetu duela azken urteotan. Horien artean, Istanbulerako metro-unitate automatikoak eta Australiako Canberra hirirako tranbiak hornitzea nabarmen dezakegu.

 

Esleipen hori izango da CAFek Filipinetan izango duen lehen kontratua eta ekitaldiko bigarren seihileko honetan eskarien bolumen handia lortzearekin lotuta CAFek egindako aurreikuspenak baieztatu ditu. Aldi horretan, Manilako kontratu honez gain, enpresak beste kontratu batzuk ere gehitu ditu bere eskarien zorrora eta, horien artean, honako hauek aipa ditzakegu: Stockhom, De Lijn, Cosenza, Seattle eta Kansas hirietarako tranbiak; Aljerrerako metro-unitateak; eta Erresuma Baturako eta Zeelanda Berrirako trenak.

 

 

NAPOLIKO METRORAKO KONTRATUA 

 

Bestalde, CAFek Napoliko Udalarekin hiriko metroko 1. linearako 6 kotxeko 10 unitate hornitzeko kontratua sinatu du. Kontratu horren lehen entregak 2019. urtean egingo dira.

 

Proiektuak 90 milioi euro inguruko bolumena du eta 2016. urtearen erdialdean behin-behinekoz eman zuten esleipenaren berri. Kontratuak, gainera, beste 10 tren hornitzeko aukera jasotzen du.

 

CAFek presentzia handia du Italian eta garatutako proiektuen artean azpimarratu beharrekoak dira hauek: Erromako metrorako egindakoak; Barirako eta Friuli Venezia Giuliako iparraldeko eskualderako (horiek, era berean, Alpeez bestaldeko eskualde horren eta Austria eta Esloveniaren arteko konexioa eskainiko dute) aldirietako unitateak; diesel-trenak Sardiniako eskualdeko lineetarako; eta E-401 tren-makinak birgaitzeko lanak Trenitaliarentzat.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.