Prentsa-oharrak

2019/01/14

RATPek ETA ÎLE-DE-FRANCE MOBILITÉSek CAFi ESLEITU DIZKIOTE PARISEKO RER LINEAKO MI2N TRENAK BIRGAITZEKO LANAK

RATPek (Régie Autonome des Transports Parisiens) eta Île-de-France Mobilitések CAFi esleitu diote 1995 eta 2005 artean fabrikatutako 43 RER MI2N unitate birgaitzeko proiektua. Proiektuaren bolumena 121,3 milioi eurokoa da eta gaur egun RATP eta Île-de-France Mobilités RER A Trenak berritzeko bideratzen ari diren programaren baitan kokatu behar da. Helburua da birgatutako lehen trenak 2020an zerbitzuan sartzea.

 

Île-de-France Mobilités da Pariseko eremuko eta Île-de-France eskualdeko gainerako eremuko garraio publikoaren sarean dabiltzan garraio-enpresa ugariak kontrolatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen den agintaritza. Bestalde, RATP (La Régie Autonome des Transports Parisiens) da Pariseko metro-sarearen zein Frantziako hiriburuko eta haren metropoli eremuko hiriko eta hiriarteko beste garraio batzuen zein RER linea (Réseaux Express Régional, Pariseko aldirietako trenak) izenekoen zati baten kudeaketaz arduratzen den enpresa publikoa.

 

Zehatzago esanda, RATPek kudeatutako garraio-sarearen baitan dago Île-de-Franceko (RER) aldirietako trenen sareko 115 km-ko tartea. Linea horietako batean (A linean, zehatzago esanda) eskaintzen zuten zerbitzua orain arte CAFek birgaituko dituen unitateek.

 

Tren horiek berritzeak linean dabiltzan unitateak uniformeak izatea bermatu eta bidaiarien erosotasuna hobetzen lagunduko du. Diseinu berriak interiorismo berria eta modernoa eskainiko du (barneko ijezketa, zoruak, bidaiarientzako oihalezko eserlekuak, LED argiztapena), eta unitateek kanpoko irudi berritua izango dute Île-de-France Mobilitésen gaur egungo nortasun bisualarekin bat eginez.

 

Gainera, tren guztiak bideozaintzako sistemekin eta bidaiarientzako informazio-pantailekin ekipatuta egongo dira, eta mugigarritasun murriztua duten pertsonen eta gidariaren arteko komunikazioa ahalbidetuko duen sistema izango dute.

 

Horrek guztiak baieztatu egin du CAFek Frantzian duen presentzia sendotu egin dela. Izan ere, CAFek proiektu ugari garatu du herrialde hartan eta horien artean aipatu beharrekoak dira hauek: Nantes, Besançon eta St. Etienne hirietarako tranbien hornikuntza; Lyongo metroko D lineako trenen flota birgaitzeko lanak; eta gaur egun CAFek Frantziako Bagnères de Bigorre (Pirinio Garaiak) udalerrian duen lantegian fabrikatzen ari diren tren-makina elektrikoen (dualak) hornikuntza.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.