2019/03/07
Erresuma Batuko Northern frankiziak CAFi esleitu dio denbora errealean uruneko monitorizazioa egiteko eta CBM (Condition Based Maintenance) sistema instalatzeko lehiaketa. Proiektu horren arabera, CAF dagoeneko hornitzen hasi den Civity UK eskualdeko 101 trenetarako eta Legacy Fleet Class 170 eta 158 ibilgailuetarako LeadMindeko Real Time funtzionalitatea eta analitika aurreratua jarriko du. Parke monitorizatu osoa, guztira, 431 kotxekoa da.
LeadMind da CAFen plataforma digital berria. Konektatuta dauden trenen eta zerbitzu lehiakorragoen belaunaldi berria eskaintzen die tren-industriako operadoreei eta mantentze-lanez arduratzen diren enpresei datuak jasota, biltegiratuta, prozesatuta eta aztertuta. Produktu modularra, irekia eta eskalagarria da, eta bezeroaren beharren arabera pertsonaliza daiteke. Informazioa formatu atseginean eskaintzen du eta, horrenbestez, erabakiak hartzeko prozesua errazten du.
Beren flotetan dagoeneko LeadMind irtenbidea duten beste bezero batzuei gehituko zaie Northern: Euskotren, Trenitalia, Santiagoko metroa, SAR, Amsterdameko tranbia (GVB) edo Zaragozako tranbia, besteak beste.
Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin: