Prentsa-oharrak

2019/06/12

LONDRESEN GIDARIRIK GABEKO TRENAK HORNITZEKO KONTRATUA IRABAZI DU CAF-EK

CAFi esleitu diote Transport for London (TfL) enpresak kudeatutako Docklands Light Railway (DLR) linearako 43 treneko flota diseinatzeko, fabrikatzeko eta hornitzeko kontratua. Kontratuak euskarri teknikoko eta flotarako ordezkoak hornitzeko zerbitzuak biltzen dituen akordioa jasotzen du.

 

Unitate moderno horiek 5 kotxekoak izango dira eta CAFen metro-ibilgailuen diseinu arrakastatsuan oinarrituta egongo dira. Aurrez ikusitakoaren arabera, 2023. urtean hasiko dute bidaiariekin egindako zerbitzua. Hogeita hamahiru trenek gaur egun DLRk dituen unitate zaharrenak ordezkatuko dituzte (ia hogeita hamar urte dituzte) eta beste 10 unitateri esker, linea osoaren edukiera eta maiztasuna areagotuko dituzte.

 

Tren berriek gaur egun DLR linean zerbitzua ematen duten 3 kotxeko trenen antzeko luzera izango dute, baina bidaiarientzako beste hobekuntza batzuk izango dituzte. Bidaiari buruzko informazio bisuala eta audio bidezkoa denbora errealean emateko teknologiarik aurreratuena, aire girotua, gailu mugikorrak kargatzeko puntuak, erabilera anitzeko guneak (haurtxoen aulkietarako, bizikletetarako eta ekipajea eramateko) eta gurpildun aulkientzat erreserbatutako guneak biltzen dituzte hobekuntza horiek.

 

Erresuma Batuko CAFeko zuzendariak, Richar Garner-ek, honako hau aipatu du: “Pozik gaude Erresuma Batuan gehien erabiltzen den tren arinerako unitateak hornitzeko Transport for London-en kontratu garrantzitsu hau lortu dugulako.

 

CAFen metro-unitatea aipatutakoaren moduko proiektu garrantzitsu baten behar espezifikoak asebetetzeko diseinatuta dago; izan ere, bidaiarien edukiera areagotzeaz gain, erosotasunari eta segurtasunari dagokienez ere punta-puntako zerbitzua eskainiko du”. Tren berri horiek garraioarekin lotuta Londreseko alkateak ezagutarazi duen plan estrategikoa betetzen lagunduko dute; izan ere, plan horren arabera, Londres berdeago eta bertan bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko erosoagoa den hiri bihurtu nahi dute, aldi berean enplegua eta etxebizitza berriak sortzen lagunduta.

 

“CAFi azkenaldian esleitu dizkioten kontratuetako azkena da hau. Esleipen horien artean, honako hauek aipa ditzakegu: Wales & Borders frankiziarentzako DMUen hornikuntza eta mantentze-lana, Pariseko metro-sarerako 43 RER MI2N unitateren birgaitze-lana eta Australiako Hegoaldeko G0ales Berrirako eskualdeko 29 unitate diesel-elektrikoren hornikuntza eta mantentzea”.

 

Jon Fox-ek, TfL-ren zerbitzuetako zuzendariak, honako hau adierazi du: ”DLRren tren zaharrenak ordezkatuta eta flota berri eta modernoa gehituta, Docklands-eko eremuaren oraingo eta etorkizuneko hazkundea bultzatzen jarraituko dute trenek. Unitateak funtzionatzen daudenean, denbora errealean bidaiariak jasoko duen informazioari, aire girotuari eta gailu mugikorrak kargatzeko puntuei esker, tren berri horiek zerbitzu erosoagoa eta konfiantzazkoa eskainiko diete bezeroei, ia 30 urte dituen eta operazioan bere bizitza-zikloaren amaierara iristear den material gurpilduna ordezkatuz”.

 

DLR modernizatzea da Londreseko alkateak abian jarri duen garraio arloko estrategiaren zati garrantzitsu bat. Horren bidez, hiria ekologikoago eta bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko irisgarriago bihurtu nahi du, enplegua eta biztanleriaren igoera bultzatzen dituzten bitartean. Garraio publikoaren arloko inbertsio horri esker, autoekiko mendekotasuna gutxitu ahal izango da eta 2041. urterako joan-etorrien % 80 garraio publikoan, bizikletaz edo oinez egitea oinarri duen alkatearen helburua lortzen lagunduko da.

 

 

CAF-EK ERRESUMA BATUKO HS2 ABIADURA HANDIKO PROIEKTURAKO OARIS TRENAK HORNITZEKO ESKAINTZA AURKEZTU DU


 CAFek HS2 proiekturako eskaintza entregatu du. Bertan, abiadura handiko Oaris plataforma proposatu du kontratu horren eskakizun zorrotzak bete ahal izateko. Kontratuak proiektuaren lehen faserako gutxienez 54 trenen diseinua, fabrikazioa eta mantentzea jasotzen du eta horren bolumena 3.000 milioi euro baino gehiagokoa izango da. Aipatu beharrekoa da HS2 Ltd enpresak kontratuaren esleipenarekin lotutako erabakia datorren urtean hartzeko asmoa duela.

 

 CAFek aurkeztu duen trenak abiadura handiko segmentuan irtenbide berritzaileenak eta teknologia aurreratuena izango ditu, eta nazioarteko estandar gorenak beteko ditu honako hauei dagokienez: fidagarritasuna eta segurtasuna, bidaiariarentzako erosotasuna, zarata gutxitzea eta ingurumeneko jasangarritasuna.

 

HS2 proiektua da tren arloan gaur egun garatzen ari diren guztien artean esanguratsuenetako bat eta Erresuma Batuko ekonomiaren etorkizunean eragin handia izango du. HS2ren zerbitzuek, Londres, Birmingham, Manchester eta Leeds hiriburuetan ez ezik, sare nagusitik kanpoko beste toki batzuetan ere funtzionatuko dute: York, Newcastle eta Liverpool hirietan eta herrialdeko ipar-mendebaldean, Glasgown eta Edinburgon, adibidez.

 

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.