Prentsa-oharrak

2019/08/02

CAF-EK BESTE BI KONTRATU SINATU DITU ITALIAN; NAPOLESEKO METRORAKO UNITATEAK ZEIN ERROMA ESKUALDERAKO AUTOBUSAK HORNITUKO DITUZTE

NAPOLESEKO METRORAKO KONTRATUA ZABALDU DUTE

 

Hiriko garraio publikoa kudeatzen duen Napoleseko Udalak, lehendik CAFekin sinatuta zuen kontratua zabaldu du eta beste 7 metro-unitate eskatu ditu, zeintzuk gaur egun Italiako hirirako fabrikatzen ari diren 12 unitateei gehitu diren eta ANM (Azienda Napoletana Mobilità) enpresak jardungo dituen.

 

Napoles Italiako hegoaldeko hiririk populatuena da, bere metropoliko eremuan ia 3 milioi biztanle biltzen direlarik, eta bere metro sarea bi lineaz osatuta dago (1 eta 6).

 

Zabalkuntza horren zenbatekoa 60 milioi euro ingurukoa izango da eta 2016. urtean bi enpresek adostutako hasierako esparru-kontratuan jasota zegoen.

 

Azken urteotan, CAFek presentzia handia izan du Italian ibilgailuen eta zerbitzuen gama zabalarekin. Izan ere, Erromako metroaren hornitzaile nagusietako bat izateaz gain (2002. urtetik hainbat kontratu bidez 71 unitate hornitu ditu metro horrentzat), herrialde hartan beste proiektu batzuk ere garatu ditu: 12 tren elektriko iparraldean dagoen Trieste eskualderako, 5 unitate Bari eskualderako eta 8 diesel-tren Sardiniako eskualdeko lineetarako.

 

 

SOLARIS-EK, CAF TALDEKO AUTOBUSEN FABRIKATZAILEAK, HIRIARTEKO 300 AUTOBUS HORNITZEKO KONTRATU HANDIA SINATU DU ITALIAN

 

Cotral enpresak, eskualdeko garraioaz arduratzen den eta egoitza nagusia Erroman duen operadoreak, esparru-kontratu bat sinatu du Solarisekin InterUrbino motako hiriarteko 300 diesel-autobus hornitzeko. Akordio berria 2016an 360 autobus entregatzeko Poloniako fabrikatzailearekin sinatutako aurreko kontratua osatu ostean iritsi da. Hala, Italiako operadoreak berriro ere Solarisengan jarritako konfiantza agertu du ibilgailu berriak erosita.

 

InterUrbino hiriarteko 300 autobusen hornikuntza jasotzen duen esparru-akordio honen sinadurak mantentze-lanetako zerbitzuen estaldura biltzen du hamar urtez. Ondorioz, kontratuaren bolumena 117 milioi euro ingurukoa izango da. Akordioak 2019an egingo den 50 unitateko lehen eskaria jasotzen du. Ibilgailuak Erroma probintziako eta Lazio eskualde osoko hiriak lortzen dituzten autobusen ibilbideetan erabiliko dituzte.

 

“Erromari 2016an entregatutako Solarisen lehen hiriarteko autobusek dagoeneko 300.000 km baino gehiago egin dituzte. Ibilgailuen fidagarritasun maila altua da Cotralek berriro gure InterUrbino aukeratzea eragin duen irizpideetako bat”, aitortu du Solaris Italiaren zuzendari kudeatzaileak, Alberto Fiorek.

 

12 metroko InterUrbino ibilgailuak azken belaunaldiko hiriarteko autobusak dira eta distantzia handietan bidaiariak garraiatzen espezializatuta daude. 67 bidaiarirentzako edukiera eta autobus barruan eskuko ekipajea eramateko tokia dituzte. Gainera, kanpoaldean, ekipajea eramateko konpartimentua dute. Bestalde, autobusak gidarientzako MobilEye segurtasun-sistema du. Zirkulazio-bidetik ateratzen direnean, gidariak ohartarazteko balio du.

 

Hornitutako modeloa, Solaris InterUrbino izenekoa, oso ezaguna da Italian. Izan ere, Solarisek, orain arte, herrialde hartan 400 autobus baino gehiago entregatu ditu eta kopuru horri beste modelo batzuk (elektrikoak, trolebusak…) gehitzen badizkiogu, Italiako errepideetan zirkulatzen, gaur egun, CAF Taldeko fabrikatzaileak egindako era guztietako ia 1.000 ibilgailu ari direla esan dezakegu .

 

Kontratu hori izango da enpresaren historiako handienetako bat eta, gauzatu ostean, 660 InterUrbino autobus izango dira Erroma eremuan eta hango behe-auzoetan zerbitzua eskaintzen. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.