Prentsa-oharrak

2020/02/06

100 MILIOI EURO BAINO GEHIAGOKO BOLUMENA DUTEN KONTRATUAK ESLEITU DIZKIOTE CAF-I ESKANDINAVIAKO HERRIALDEETAN

Norvegiako VY operadoreak akordioa adostu du Euromaintekin Eskandinaviako herrialdean Bergeneko trenetarako Norvegiako enpresak operatuko duen flotaren mantentze-lana 9 urtez egiteko. 

 

CAF Taldeko Suediako filialak, trenen mantentze-zerbitzuen eta  tren-osagaien segmentuan herrialdeko  liderra  denak,  sektore  horretan  pilatuta  duen  esperientzia  zabala  eskainiko  du. Jardueraren  zati  handiena  Bergenen  egingo  du  (gaur  egun,  linea  horretarako  mantentze-lanetarako tailer berria ari dira eraikitzen bertan). 

 

Kontratu  hori  izango  da  Euromaintek  Norvegian  egingo  duen  lehen  lana;  beRtan,  VYren eskutik  garatu  ahal  izango  du  bere  jarduera  bi  enpresa  horiek  trenen  operazioarekin  lotuta tokiko baldintzen inguruan dituzten ezagutza sakonari eta trenen mantentze-lan eragingarria eta kalitatezkoa bideratzeko dituzten metodo aurreratuenei esker.  

 

Bergeneko  treneko  linea  (Bergensbanen  izenekoa)  da  Oslo  eta  Bergen  artean  zirkulatzen duen  trena.  Europako  iparraldeko  tren  altuena  izateaz  gain,  ezaguna  da  Europako  treneko ibilbide ederrenetako bat delako.

 

Abenduan  esleitu  zioten  VYri  Bergeneko  treneko  lineen  operazioa  kudeatzeko  kontratua. Horren  helburua  izango  da  distantzia  handiko,  eskualdeko  eta  tokiko  trenen  zirkulazioa areagotzea,  eskualdean  garraio  arlokO  konexio  hobeak  eskaintzea  eta,  aldi  berean, zerbitzuan dauden trenetako barruko eskaintza hobetzea. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da  VY  Taldea  dela  Eskandinavia  inguruko  garraio-talde  handienetako  bat.  Garraio  eta Komunikazio Ministerioaren bidez, Norvegiako gobernuaren jabetzakoa da. Herrialde hartako autobus-zerbitzuen kopuru handiaz eta bidaiarientzako trenen zerbitzu gehienez arduratzen da. 

 

2019. urtean CAF Taldeak Euromaint enpresa erosi izanari esker, zerbitzuen prestazio arloan gero  eta  handiagoa  zen  jarduera  sendotu  ahal  izan  zuen.  Orain,  kontratu  berri  honekin, Eskandinaviako  herrialdeetako  merkatuan  duen  presentzia  sendoa  indartu  du  (Taldeak, azken urteotan, proiektu ugari garatu du bertan). 
 
CAF-ek beste bost metro unitate hornituko ditu helsinkirako 
 
HKL (Helsingin kaupungin liikennelaitos) enpresak, Helsinki hirian garraio publikoko sistemak operatzeaz arduratzen denak, CAFi M300 serieko beste bost metro-unitate erostea erabaki du. Eskaria CAFek Finlandiako hiriburuko metroari dagoeneko hornitu dizkion eta gaur egun zerbitzu komertzialean dauden beste 20 trenei gehituko zaio.  

Unitate berriak (bakoitza 4 kotxekoa da) oraingo M300 ibilgailuen antzekoak izango dira eta Helsinkiko metroko gaur egungo unitateen flota 45 trenetik 50era handituko dute. Izan ere, CAFek fabrikatutako M300 serieko 20 trenez gain, gaur egun M200 serieko 6 tren eta M100 serieko 19 tren daude zirkulazioan.  Tren berrien luzera, guztira, 90 metrokoa izango da eta gutxi gorabehera 575 bidaiarirentzako edukiera  izango  dute.  Mutur  batetik  bestera  osotasunean  izango  dira  irisgarriak  eta,  hala, ibilbidean kotxeen artean mugitu ahal izatea erraztuko da. Trenez gain, horietarako ordezko piezen hornikuntza jasotzen du esleipenak. Unitateak 2022. urtean  entregatzea  aurrez  ikusi  dute.  Horien  bidez,  2020ko  hamarkadaren  lehen  erdirako West-etik  Kivenlahti-ra  doan  metro-linean  aurrez  ikusi  duten  zirkulazio-igoerari  aurre  egin ahal izango diote. 
 
Zero isurpeneko 14 autobus artikulatu erosi dizkio TMBk CAF Taldeari  

 
Amaitzeko, Bartzelonako metropoliko garraio-konpainiak, TMBk, atzo jakinarazi zuen Solarisi, CAF  Taldeko  filialari,  14  autobus  elektriko  erostea  erabaki  duela.  Bartzelonako  eta  haren metropoli  eremuko  hiriko  autobusen  flota  berritzeko  eta  ingurumenari  dagokionez eguneratzeko  TMBk  abian  jarri  dituen  planetan  sartu  behar  dugu  erosketa  hori.  Zehatzago esanda, ibilgailu elektriko berri horiek H16 (Passeig Zona Franca - Foro / Besòs Campusa) aldatzeko  lanekin  aurrera  jarraitzea  ahalbidetuko  dute  operadore  horrek  abian  jarriko  duen zero isurpeneko lehen linean.  

 

Solarisek hornituko dituen 14 autobusak Solarisen New Urbino modelokoak dira. 18 metroko luzera izango dute eta bateriak kargatzeko pantografoekin ekipatuta egongo dira. Kargatzea bizkor  egin  ahal  izango  dute  ibilbidean,  eta  modu  mantsoagoan  autobusak  deposituan gordeta  dauden  bitartean.  Unitateak  Kataluniako  hiriburuan  2021.  urtearen  hasieran zerbitzuan jarriko dituztela aurrez ikusi dute. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.