Prentsa-oharrak

2020/02/21

CAF-EK GALESEKO PRINTZEAREN BISITA JASO DU NEWPORT-EKO LANTEGIAN

Ingalaterrako Karlos printzeak bisita egin du CAF Taldeak Galeseko Newport udalerrian duen lantegira. Bertan, CAFeko presidenteak, Andres Arizkorretak, egin dio harrera enpresako hainbat zuzendarirekin batera.

 

Bisita horretan, Galeseko printzeak CAFek lantegian ezarritako produkzio-prozesuak eta gaur egun bertan garatzen ari diren proiektuak gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan du.

 

Aipatu beharrekoa da CAFek Lantegi Digitala izeneko ekimena jardueren hasieratik ezartzeko lantegi pilotu gisa erabili duela Newportekoa. Ekimena “konektatutako langilea” kontzeptuan oinarrituta dago. Besteak beste, nabarmendu beharrekoa da tableten erabilera orokortuta dagoela jarraibideak eta esleitutako lanekin lotutako datuak kontsulatu ahal izateko. Horrek langileen eta informazio-sistemen arteko interkonektibitatea bultzatzen du.

 

Gaur egun, lantegian 250 pertsona inguru ari dira lanean eta tren-ibilgailu mota oro egiteko diseinatuta dago, eta bertan egingo dira bai ibilgailuen muntaketako eta akaberetako jarduerak, bai zerbitzuan jarri aurretik egin beharreko proba guztiak.

 

Instalazio horietan 40 milioi euro inguruko inbertsioa egin da eta, horri esker, CAFek azken urteotan Erresuma Batuan lortutako kontratuei ahalik eta modu egokienean egin ahal izango die aurre eta CAFek merkatu hartan betetzen duen posizioa are gehiago sendotu da. Merkatu hari dagokionez, hainbat operadorerekin ari da kontratuak aurrera eramaten: Arriva UK, First Group, Serco Group Plc, West Midlands Trains Ltd, KeolisAmey eta Transport for London. Proiektu horien guztizko bolumena, gutxi gorabehera, 2.500 milioi eurokoa da.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.