Prentsa-oharrak

2020/05/04

CAF-EK TRANSLINK OPERADOREAREKIN AKORDIOA ADOSTU DU IPAR IRLANDAN BERE UNITATEAK MANTENTZEKO KONTRATUA LUZATZEKO

CAFek akordioa sinatu du azken urteotan Translink enpresarekin, Ipar Irlandako tren arloko operadore publikoarekin, indarrean izan duen kontratua, 3000 serieko diesel motako trenen flota mantentzea helburu duena, luzatzeko. Kontratu berria apirilean sartu da indarrean eta 60 milioi euro baino gehiagoko zenbatekoa du.

 

Zerbitzuaren prestazioa CAF Taldeko filiala den eta jarduera 2004an hasi zuen CAF Rail UK-ren bidez egiten jarraituko dute eta 15 urteko iraupena izango du. Unitate horiek mantentzeko lanak Belfast hirian dauden tailerretan egingo dituzte. Zehatzago esanda, York Road-eko eta Adelaide-ko tailerretan, Irlandako operadorearen jabetzakoak direnetan, egingo dira.

 

Kontratu horren araberako mantentze-lana egingo zaien unitateek Ipar Irlandako trenbide-sare osoa estaltzen dute eta bertako linea nagusiak Belfast hiritik abiatzen direnak dira. Gero, beste hiri batzuekin lotzen ditu: Derry, Portadown eta Bangor, besteak beste.

 

Irlandako Errepublikan erabiltzen duten Continuous Automatic Warning System (CAWS) segurtasun-sistemarekin ekipatuta dauden trenak dira. Sistema horren bidez, trenak mugaz gaindiko euskarri berezia emateko ibilbide erabil daitezke.

 

Irlandako operadorearen bidaiari kopurua etengabe hazi da 2004. urtean 3000 seriea zerbitzuan jarri zutenetik (urtean, batez beste, % 10 igo da) eta, gaur egun, urtean 16.000.000 bidaiari inguruk erabiltzen dute. Horrenbestez, 15 urteko epean, igoera % 115 ingurukoa izan dela esan dezakegu.

 

Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da CAFen eta Translinken arteko harremana 2002an hasi zela. Urte hartan sinatu zuten operadore horrentzat unitateak hornitzeko lehen proiektua eta 2004an zerbitzuan sartu ziren 3000 serieko diesel motako 69 kotxe izan ziren. Une hartan hasi zen CAF, gainera, unitate haien mantentze-lana egiten. Gerora, 2009an, CAFek beste 60 kotxeren fabrikazioa biltzen zuen beste kontratu bat hitzartu zuen. Kasu hartan, 4000 seriekoak ziren eta 15 urtez haien mantentze-lana ere biltzen zuen kontratuak.

 

Gaur egun, CAF tarteko beste 56 kotxe fabrikatzen ari da. Aukera hori lehen aipatu dugun 2009ko kontratuan jasota zegoen eta duela urte eta erdi gauzatu zuen Translinkek. Hala, akordio berri honek azken urteotan bi enpresen artean egon den harreman estua baieztatu eta jarraipena eman dio.

 

CAF Taldeak trenen mantentze-negozioa bultzatzearen aldeko apustu irmoa egiten jarraitzen du. Gaur egun, sail horrek 16 herrialdetan mantentze-lanetako 100 kontratu baino gehiago kudeatzen ditu eta 7.500 tren-ibilgailuren mantentze-lanaz arduratzen da. Horri guztiari aurre egiteko, 4.000 langile baino gehiago ditu.

 

CAF-EN ESKAERA-ZORROAREN EGIKARITZEA COVID-19 SASOIAN

 

Osasun krisi hau, enpresak inoizko eskaera-zorro handiena, maiatza bukatzean 9.000 miloi euro baino gehiagokoa, daukanean azaleratu da. Kopuru honek, 3 urte baino gehiagoko lan karga ziurtatuko luke irmo diren kontratuetan, eta hau, eskaeretariko hainbatek araututa dauzkaten etorkizuneko luzapen opzioak kontutan izan gabe.

 

Covid-19k eragindako lantegien geldialdia gora-behera, gauzatze bidean zeuden eta eskaera-zorroko kontratu guztiek indarrean jarraitzen dute aldaketarik gabe. Horrela bada, apirilaren 20an lantegi nagusiak ireki zituenetik, enpresa buru belarri dabil, lantegietako jarduerak eten zirenean gauzatze prozesuan zeuden eskaera guztiak burutzen eta galdutako denbora berreskuratzen.

 

Halaber, azpimarragarria da etenaldi honek ez duela jarduera esparru guztietan eraginik izan. CAFek telelanaren lan-moldea habiarazi egin zuen bulegoetako funtzioetarako, eta honek, proiektuekin lotuta dauden hainbat jarduerei nahiz enpresako bestako jarduerei jarraipena ematea ahalbidetu du. CAFeko 1500 lagun baino gehiagok euren lanari ekin ahal izan diote Ingeniaritza, Erosketak eta Komertzial sailetan nahiz lagungarri diren beste esparru batzuetan.

 

CAFek une hauetan daukan eskaera-zorro sendoaz gain, enpresako likidezia, 2019ko ratioen antzerako mailan dago, eta hortaz, gaur egunekoa bezalako inguruneak ezartzen dituen premiei erantzuteko nahikoa. Gainera, likidezi honi esker Enpresak ABEE-a saihestu ahal izan du bere produkzio-gune nagusietan, langileekin hitzarmen bat lortuz, soldaten mantentzea eta lan egutegiaren egokitzapena ardatz hartuta. Honen helburua, bete egin ez diren orduak aurten bertan eta datorren urteko hasieran berreskuratzea da.

 

Neurri hauek hartuta, fabrikazio jardueraren etenaldiak ekarritako atzerapenak berreskuratu nahi dira, aurten aurreikusitako eskaera-zorroaren burutzean jasan liteken eragina ahalik eta mugatuena izan dadin.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.