Prentsa-oharrak

2020/05/28

SOLARISEK, CAF TALDEAREN FILIALAK, AUTOBUS ELEKTRIKOAK HORNITZEKO 75 MILIOI EURO BAINO GEHIAGOKO BALIOA DUTEN KONTRATUAK ITXI DITU

Solarisek, azken egunotan guztira 115 autobus elektriko hornitzea biltzen duten kontratuak sinatu ditu. Autobusek Poloniako Krakovia, Poznan, Lublin eta Errumaniako Craiova hirietan emango dute zerbitzua. Hala, are gehiago sendotu du autobus elektrikoen Europako merkatuan lider gisa duen posizioa. Gaur egun, 18 herrialdeetarako igorpenik gabeko 1.000 ibilgailu inguruko eskari bolumena du.

 

KRAKOVIAKO MPK-K BERRIZ ERE SOLARIS AUKERATU DU 50 AUTOBUS ELEKTRIKO HORNITZEKO


Krakoviako garraio publikoaz arduratzen den operadoreak, Miejskie Przedsie?biorstwo Komunikacyjne SA (MPK) sozietateak, Solaris Urbino 18 autobus elektrikoen 50 unitate erosteko kontratua sinatu du. Autobus horiek lehendik dituen modelo ugaritako 400 Solaris ibilgailuen egungo flota zabalduko dute. Horien artean daude aurretik entregatutako 28 ibilgailu elektrikoak. Kontratuak, gainera, kargatzeko gailu entxufagarrien 50 gailu hornitzea ere biltzen du eta, guztira, kontratuaren balioa gutxi gorabehera 36 milioi eurokoa da. Aurreikuspenen arabera, kontratua sinatu eta urtebeteko epean hasiko dira ibilgailuak entregatzen.

 

Autobus artikulatuen diseinua birkargatzeko bi modutara egokituko da: ibilgailuaren sabaian muntatutako 4 poloko pantografo baten bidez, edo kargagailu entxufagarria erabilita, Solaris High Energy + dentsitate altuko baterietan energia biltegiratuta.

 

Autobus berriek Hiru Bardoen Etorbideak gurutzatuko dituzten lau autobus-lineatan ibiliko dira. Hain zuzen ere, horiexek dira hiriko arteria nagusietakoak, eta airearen kutsadura maila handiena duten eremuetako bat. Autobusek 141 bidaiarirentzako edukiera dute, haietatik 43 eserita joan daitezke. Horrez gain, Krakoviarako autobusek kamera bidezko monitoretza- sistema izango dute, bidaiarientzako informazio-sistema osoa, aire girotua, kargatzeko USB atakak eta berogailu-sistema elektrikoa; bestalde, gurpildun aulkietako pertsonei sarrera errazteko plataformak ere izango dituzte.

 

Krakoviarako 50 autobus horien erosketa Europar Batasunaren finantzaketarako aukeratutako proiektuen zerrendan sartu zen, eta horri esker, MPK-k 24 milioi euro inguruko diru-laguntza jasoko du inbertsioa finantzatzeko.

 

POZNAN HIRIAK 37 SOLARIS AUTOBUS ELEKTRIKO EROSI DITU HIRIKO IBILGAILUEN FLOTARAKO


Kontratu berri hau sinatuta, 37 Urbino electric autobus elektriko hornituko dira; horietatik 31k luzeran 12 metro izango dituzte, eta gainerako 6 ibilgailu artikulatuak 18 metrokoak izango dira. Kontratuak 20 milioi euro baino gehiagoko balioa du.

 

Poznan?eko biztanleek ezagutzen dituzte dagoeneko Solaris autobus elektrikoak; izan ere, horrelako 21 ibilgailu duela hilabete gutxi entregatu zizkieten. Igorpenik gabeko ibilgailu berriek populazio-dentsitate handiko hiri-barrutietako lineetan ibiliko dira, eta horrek aire garbiagoa eta bizi-kalitate hobea ekarriko du.

 

37 ibilgailu berriek Solaris High Power bateriak izango dituzte. Bateriak azkar kargatzeko diseinatuta daude eta Os. Sobieskiego eta Os. Garbary autobus-terminaletan dauden pantografo azkarren bidez birkargatuko dira egunez.

 

Autobusak barneko eta kanpoko kamera-sistema bidez monitorizatuko dira, eta bidaiariak eroso joan daitezen, bidaiarientzako informazio-sistema osoa izango dute: helmugako pantailak, barneko pantailak, ahots bidezko iragarpen-sistema eta operadoreak sortutako informazio gehigarria erakusten duten pantailak. Gainera, ibilgailuak zoru guztiz baxukoak izango dira eta gurpildun aulkietarako bideratutako espazioa, bizikletak uzteko tokia eta USB bidez kargatzeko atakak izango dituzte.

 

LUBLINEK ERE IBILGAILU ELEKTRIKOEN ALDEKO APUSTUA EGIN DU


Poloniako Lublin hiriak berriz ere igorpenik gabeko hiri-garraiorako flota izateko apustu sendoa egin du. Solarisen eta hiriko garraio publikoaren artean duela egun batzuk itxitako akordioak Solaris Urbino 12 autobus elektrikoen hamabi unitate hornitzea biltzen du. Horiek 2021eko azaroaren eta 2022ko apirilaren artean entregatuko dira. Kontratuak, gainera, zazpi karga-estazio eta salmenta osteko zerbitzua ere biltzen ditu.

 

Lublin hiriaren eta Solaris enpresaren arteko lankidetza 1996tik dator, Lublin izan baitzen Solarisek autobusak hornitu zizkion Poloniako lehenengo hirietako bat. Hain zuzen ere, nabarmentzekoa da iaz, urte amaieran, ZTMk beste kontratu bat sinatu zuela 15 trolebus artikulatu eta 20 autobus elektriko hornitzeko. Horrek berresten du operadore horrek igorpenik gabeko ibilgailuetan bezainbat inbertitzen duela garraioaren udal-azpiegitura etengabe garatzen.

 

CRAIOVAK, ERRUMANIAN, SOLARISEN 16 AUTOBUS ELEKTRIKO JASOKO DITU


Hauxe da Errumaniako hiriak egindako horrelako autobusen lehen inbertsioa. Hori dela eta, Solaris arduratuko da beharrezko karga-azpiegitura entregatzeaz ere. Hala, hiriari Urbino 18 e-bus elektrikoen 16 unitateekin batera, hogei bat kargatzeko gailu hornituko ditu. Kontratuaren balioa 12 milioi euro ingurukoa da, eta neurri handi batean Europako funtsetatik etorriko da finantzaketa.

 

Solaris autobusek WiFi sarbidea eta USB kargatzeko atakak izango dituzte, bidaiariek telefono mugikorrak birkargatu ahal izateko. Bidaiarientzako informazio-sistema ere izango dute ibilgailuek, baita monitorizazio-sistema bat ere, bidaiaren segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko zazpi kameraz osatutakoa. Horrez gain, ibilgailurako sarbideetan bidaiariak zenbateko sistema izango dute.

 

Hala, Craiova da Cluj-Napoca hiriaren ondoren, CAF Taldeko enpresak fabrikatutako autobus elektrikoak aukeratu dituen Errumaniako bigarren hiria. Izan ere, Cluj-Napocarako 41 unitate hornitu zituen Solarisek.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.