Prentsa-oharrak

2020/06/30

CAF-EK RENFERENTZAKO ZABALERA METRIKOKO UNITATEAK HORNITZEKO KONTRATUA LORTU DU

RENFEk zabalera metrikoko 37 tren hornitzeko kontratua esleitu dio CAFi tren arloko operadoreak duen unitate mota horien gaur egungo flota berritzeko asmoz. Eskariko trenak bi lotetan banatuta daude; alde batetik, zabalera metrikoko RENFEren lineetan (lehen FEVEk kudeatzen zituenak) zirkulatuko duten trenak daude eta toki hauetako tren-zerbitzuak indartuko dituzte: Galizia, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, eta Euskadi; eta, bestetik, zabalera metrikoko beste 6 tren, Madrilgo mendilerroko Cercedilla-Cotos linean zerbitzua eskaintzen duen gaur egungo flota oso-osorik berrituko dutenak (ibilgailu horiek 40 urte baino gehiago daramatzate funtzionamenduan). CAFen kasuan, eragiketaren guztizko bolumena 250 milioi euro baino gehiagokoa izango da.

 

Hala, RENFEk abian jarriko du asmo handiak biltzen dituen inbertsio-plana. Horren hasierako aurrekontua 5.000 milioi euro ingurukoa da iragarri dutenaren arabera eta bere tren-flotaren zati handi bat berrituko du. Lehen kontratu horiek agerian uzten dute RENFEk CAF Taldean duen konfiantza eta, aldi berean, bi enpresa horiek beren ibilbide historikoan izan duten elkarlan estua sendotzen dute. Era berean, material gurpildunaren bere parkea modernizatzen RENFErekin elkarlanean aritzeko aukera ematen dio horrek CAFi. Era berean, CAFek gaur egungo osasun-egoerak eskatzen dituen irtenbide berriak lantzeko eta garatzeko baliatuko du aukera, flota berri horren baitan erabat segurua den bidaia eskaini ahal izateko.

 

CAFek garatuko dituen tren berriek arlo teknologikoan, irisgarritasunean eta ibilgailu barruko erosotasunean punta-puntako aurrerapenak izango dituzte. Gainera, mugigarritasun mugatua duten pertsonentzat irisgarriak izango dira, eta ikusmeneko edo entzumeneko desgaitasunen bat duten pertsonetara erabat egokituta egongo dira.

 

Eskaria zabalera metrikoko trenen bi lotetan banatuta egongo da


Unitateen lehen loteak zabalera metrikoko 31 trenen hornikuntza eta parkeko piezen hornikuntza eta 15 urtez 12 trenen mantentze-lanak jasotzen dtu. Azken jarduera hori RENFE eta CAF partaide dituen ACTREN enpresak egingo du. Kontratuak, gainera, eskaria zabaltzeko aukera gisa, etorkizunean beste 7 unitate kontratatzeko aukera biltzen du.

 

Oinarri-kontratuko 31 trenetatik 26 elektrikoak izango dira. Hasieran kontratatutako gainerako 5 trenak dualak izango dira; hau da, elektrifikatutako lineetan zein katenariarik ez duten trenbideetan zirkulatzeko gai izango dira. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da etorkizun laburrean bateria bidezko teknologia edo erregai-gelaxka bidezko teknologia erabili ahal izango duten unitate bihurtzeko moduan diseinatuko dituela CAFek unitate horiek.

 

Hain zuzen ere, kontratuko tren guztiak egongo dira trakzio dualeko modulua gehitzeko prestatuta; hala, erabilera-eremua trenbide elektrifikatuez harago zabaldu ahal izango dute. RENFEk eskatutakoa betez, trenek sektore mailako punta-puntako aurrerapenak zein segurtasuneko elementu eta erosotasun guztiak biltzen dituzte erabiltzaileentzat bidaia-esperientzia atseginagoa izan dadin.

 

Bigarren lotea, aldiz, trakzio elektrikoko 6 trenek osatzen dute eta Cercedilla-Cotos linean emango dute zerbitzua. Gaur egun ibilbide hori egiten duten unitateekin alderatuta, erosotasunari eta bidaiako esperientziari dagokionez, jauzi kualitatibo handia eragingo dute unitate berriek barneratuko duten iraultza teknologikoari esker. Kontratu horrek ere lehen mailako mantentze-lanak jasotzen ditu 15 urtez. Lanak Cercedilla udalerrian dagoen tailerrean egingo dituzte.

 

Horrekin lotuta, berriro ere aipatu beharrekoa da kontratu berri horien arabera CAFek hornituko dituen ibilgailuen flota osoa unitate elektrikoek eta hibridoek osatuko dutela. Izan ere, ez dugu ahaztu behar trena dela mundu mailako beroketaren aurka borroka egiteko eta mugigarritasun jasangarriagoa bilatzeko dugun aliatuetako bat eta. Izan ere, trenak beste garraiobide batzuk ordezka ditzake distantzia laburreko eta luzeko joan-etorrietan, bere kontsumoko eragingarritasuna eta edukiera direla eta, etorkizuneko garraioaren garapenean funtsezko rola bete baitezake.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.