Prentsa-oharrak

2020/07/27

CAF-EK 40 MILIOI EUROKO ZENBATEKO OSOA DUTEN MANTENTZE KONTRATUAK SINATU DITU

Italian, Siliziako hiriburuko garraioa kudeatzen duen Palermo hiriko erakunde publikoak AMAT S.p.A-k, CAF Italiari esleitu dio 4 urtez 17 tranbia mantentzeko kontratua. Tranbia horiek hiriko tranbia-sareak dituen 4 lineetan ematen dute zerbitzua eta hango tranbiasistema, 2015etik funtzionamenduan dagoena, da Italiako modernoenetako bat. Mantentzelanak bezeroaren tailerretan, Roccellan eta Leonardon, egingo dituzte.

 

Lizitazioa CAF Italiak eta EDS Infrastrutture S.p.A enpresak osatu duten ABEEari esleitu diote. Kasu horretan, CAF Italia izango da ABEE horren liderra eta material gurpildunaren mantentze-lanez arduratuko dena eta, aldiz, EDS Infrastrutture arduratuko da linearen azpiegitura mantentzeaz.

 

Bestalde, Brasilgo Sao Paulo estatuko Companhia Paulista de Trens Metropolitanosek (CPTM) aldiriko 8 tren 4 urtez mantentzeko kontratua esleitu dio CAFi. Unitate horiek CAFek fabrikatu eta hornitu zituen 2011 eta 2012 artean, eta CPTMk operatzen duen Sao Pauloko metropoli-sareko 10. linean eskaintzen dute zerbitzua.

 

CPTM São Paulo estatuko Metropoliko Garraioen Idazkaritzari lotutako enpresa da eta bere trenbide-sarean zazpi linea eta 270 kilometro baino gehiago kudeatzen ditu. Egunero, 2,9 milioi bidaiari inguru garraiatzen ditu.

 

Mantentze-lanak CAF Brasil filialak egingo ditu Brasilgo operadoreak Lapa auzoan, São Pauloko mendebaldean, dituen instalazioetan. CAF Brasilek CPTMrekin egiten dituen jarduerak sendotuko ditu kontratuak. Izan ere, gaur egun, hainbat mantentze-kontratu du abian enpresa horekin.

 

Amerikatik alde egin gabe, bestalde, Medellin hiriko metroak CAFi esleitu dio azken urteotan CAFek hornitu dizkion 35 unitateko ziklo luzeko mantentze-lanen berrikusketak. 2 urte baino gehiagoko iraupena du kontratuak eta, horri esker, unitate horiek zerbitzuan jarri zituztenetik gaur egun arte CAFek egin duen lanari jarraipena emango dio.

 

Amaitzeko, Espainiari dagokionez, CAFek akordioa sinatu du Malagako metroarekin gaur egungo mantentze-kontratua 5 urtez luzatzeko. Kontratuak URBOS 3 modeloko 14 tranbiako flotaren ziklo luzeko berrikusketak biltzen ditu. Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da 2010. urtean hasi zela Malagako metroaren eta CAFen arteko harremana. Urte hartan, enpresak fabrikatutako lehen unitateak entregatu zituzten eta, ordutik, tranbien flotaren mantentze-lanak egiten ditu.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.