Prentsa-oharrak

2021/03/09

CAF TALDEAK ERRUMANIAN 123 AUTOBUS ELEKTRIKO HORNITZEKO KONTRATU GARRANTZITSUA LORTU DU

Errumaniako Obra Publikoen, Garapenaren eta Administrazioaren Ministerioak egindako lizitazio publikoaren baitan, CAF Taldea, Solaris filialaren bidez, aukeratu dute Errumaniako zazpi hiritan ikusiko ditugun 123 e-autobus hornitzeko. Kontratuaren guztizko balioa 65 milioi euro ingurukoa izango da. 

 

Zehatzago esanda, Solarisek 12 metroko Urbino autobus elektrikoak hornituko ditu Errumaniako hiri hauetarako: Iasi, Sibiu, Sighetu Marmatiei, Suceava, Târgu Mures eta Pitesti. Kontratuak hiri horietako bakoitzaren arabera unitateak entregatzeko epe ezberdinak jasotzen ditu. Dena den, eskari guztiak 2022ko amaiera baino lehen osatu beharko dira.

Ibilgailuez gain, kontratuak unitateetarako beharrezko karga-azpiegituraren hornikuntza ere jasotzen du; zehatzago esanda, 40 kW-ko entxufeko 123 kargagailu eta 300 kW-ko pantograforako 36 kargagailu hornituko ditu.

 

Lizitazio hori autobus elektrikoen lizitazioen artean gaur egun Europan martxan daudenen artean garrantzitsuenetako bat zen bere bolumena dela eta. Gainera, azken hilabeteotan Solarisi esleitutako era horretako ibilgailuen beste kontratu esanguratsu batzuk ere aipatu behar ditugu. Horien artean, entrega hauek dira azpimarragarrienak: Solaris Urbino 18 130 autobus artikulatu Varsoviako MZA Warszawa operadorearentzat, Urbino 12 90 autobus elektriko Berlingo Berliner Verkehrsbetriebe operadorearentzat, edo Urbino 12 modeloko 140 autobusen hornikuntza Italian, ATM Milanorentzat.

 

Autobus elektrikoen merkatuan Europako lider gisa amaitu du 2020a Solarisek


CAF Taldearen filiala Europako hiri-autobus elektrikoen fabrikatzaile handiena izan zen iazko ekitaldiaren amaieran, % 20ko merkatu-kuotarekin. Enpresak 12 eta 18 metroko 457 autobus hornitu zituen guztira 2020an; hau da, aurreko urtean entregatutako unitate kopuruarekin alderatuta, hiru aldiz gehiago.

 

Horrekin lotuta, ez dugu ahaztu behar 2020an enpresa gehienek oso egoera zailari egin behar izan diotela aurre, eta Solarisek urteko salmentei zein ibilgailu kopuruari dagokienez errekorra lortu du. Guztira, saldutako unitate kopurua 1.560koa izan da. Nabarmendu beharrekoa da isurpen baxuko eta zero isurpeneko autobusen segmentuan gertatu den igoera handia. Hala, era horretako ibilgailuen (autobus hibridoak, e-busak eta trolebusak jasotzen ditu) eskari-zorroak igoera handia izan du azken urteotan. Hain zuzen ere, 2018an, saldutako ibilgailu guztien % 29 ziren era horretakoak eta ehunekoa % 40raino igo zen 2019an. Iaz ere joera hori mantendu da eta energia alternatiboko ibilgailuen kopurua salmenta guztien % 44koa izan da. Hori guztia bat dator CAF Taldea azken urteotan gai horren inguruan bideratzen ari den estrategiarekin.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.