Prentsa-oharrak

2021/03/24

Solarisek, CAF Taldeko enpresak, uste du Europako funtsak aukera bat direla Europan garraio jasangarriaren arloan izan dugun arrakasta Espainian errepikatzeko eta helburuak betetzeko

· Espainian, autobusen  % 6  soilik  da  zero  isurpenekoa,  Europako  zifretatik  oso  urrun: 2025era  arte  600 milioi euro  baino  gehiagoko  inbertsioa egin  beharko  da  helburuak betetzeko. 
· Europako  funtsak  aukera  bat  dira  Europako  araudia  betetzeko,  2030erako  autobus garbien erosketa publikoak % 65ekoa izatea helburu baitu. 
· Autobusak  funtsezkoak  dira  isuriak  murrizteko:  65.000  autobusek  60  milioi  bidaiari garraiatzen  dituzte  hilean.  Zifra  horrek  bikoiztu  egiten  du  ibilgailu  partikularren kopurua.  

 

Solarisek  administrazioei  ACELERAR  2025  proposamena  aurkeztu  die,  Espainian  garraio kolektiboaren deskarbonizazioa bizkortzeko eta jasangarritasun arloan lotesleak diren helburuak betetzeko.  25.  urteurrena  telematikoki  ospatzen  ari  zela,  konpainiak  adierazi  du  Espainia oraindik  ere  Europako  beste  herrialde  batzuen  atzetik  dela  autobus  elektrikoen  edo hidrogeno-autobusen  kuotari  dagokionez,  nahiz  eta  isuriak  murrizteko  estrategian funtsezkoak izan. Gaur egun, guztira, ibilgailu horien % 6 soilik dira  zero isurpenekoak. Zero isurpeneko autobusa modu masiboan ari  da  sartzen Europako  hiri  handietan,  eta  haietako asko % 100 zero isurpeneko autobusak izateko helburua dute 2030 baino lehen hala nola, hauek: Amsterdam, Berlin, Milan eta Paris.

 

Solarisen aurreikuspenen arabera, 2025 arte 600 milioi euro baino gehiago inbertitu beharko dira autobus garbietan eta kargatzeko azpiegituretan, eta uste du Europako  funtsak aukera paregabea  direla  garraio  kolektiboa  jasangarritasunaren  estrategia  horren  erdigunean jartzeko. Espainian ia 30 milioi ibilgailu partikular daude; aldiz, 65.000 autobus soilik daude matrikulatuta.  Edonola  ere,  konpainiak  gogorarazi  duenez,  autobus  kopuru  txiki  horrek  60 milioi  bidaiari  inguru  lekualdatzen  ditu  hilero,  eta  zifra  horrek  bikoiztu  egiten  du  ibilgailu partikularren parkea eta isuriak murrizteko autobusak duen garrantzi izugarriaren erakusgarri da. 

 

Liderrak Europan: etxean garraio berdean inbertitzeko beharra 


Komunitateko  mugikortasun  jasangarriaren  direktibaren  arabera,  hiri  barruko  autobus garbietarako kontratazio  publikoko  gutxieneko  helburuak ezartzen  ditu: % 45  2025ean  eta % 65 2030ean. Solarisek Espainian errepikatu nahi du Europako beste herrialde batzuetan hala nola Alemanian, Polonian eta Italian, bere  teknologiak izan duen esperientzia arrakastatsua. Gogoratu  behar  da  CAF  Taldearen  filiala  Europako  hiri?autobus  elektrikoen  fabrikatzaile handiena  izan  zela  iazko  ekitaldiaren  amaieran,  % 20ko  merkatu?kuotarekin.  Gaur  egungo autobusen parkea datozen urteetan esponentzialki handitzea da helburua. Espainia hasi da bidea egiten. Hala erakusten du duela gutxi Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak 50.000 biztanle baino gehiagoko hirietan mugikortasuna eraldatzeko intereseko adierazpenak aurkezteko egindako deiak. Ekimen horrek markatutako helburuak betetzen lagunduko luke.

 

CAF Taldeak 1.000 autobus elektriko baino gehiago entregatuta ditu Europan, 18 herrialdetan baino  gehiagotan  eta  100  bezerorentzat  baino  gehiagorentzat.  Guztira,  35  milioi  kilometro baino gehiagoko esperientzia metatua du, eta horrek bere irtenbideekiko fidagarritasun handia bermatzen du. Hidrogenoaren eremuan, ibilbidea 2014an hasi zuen, Hanburgo eta Riga hirietan hidrogeno bidezko lehen unitateak entregatuta. Gaur egun, eskaeren zorroak Europako hiri ugaritan laster ibiliko diren hidrogeno bidezko 100 ibilgailu baino gehiago biltzen ditu. Azken teknologia horrek autonomia handiagoko ibilgailu garbiak eskaintzen ditu eta Espainiara iritsi berria  da  Getafen  proba  fasean  dagoen  Solarisen  hidrogenozko  lehen  autobusari  esker. Europako  funtsak  Espainian  ibilbide?autobus  elektrikoak  eta  hidrogeno  bidezko  autobusak erosteko eta hari dagokion kargatzeko azpiegituraren finantzaziorako ibilbide?orria ezartzeko aukera izan daitezen espero du konpainiak.

 

Javier Calleja Solariseko CEOk adierazi duenez: “Zero isurpeneko gure autobusak liderrak dira Europan,  % 20  inguruko  merkatu?kuotarekin.  EBn,  garraio  jasangarrirako  trantsizioan  lider diren herrialdeen atzetik doa Espainia; beraz,  trantsizio hori bultzatu behar du markatutako helburuak lortzeko. Gogoratu behar da Espainia EBko laugarren ekonomia dela, eta hala ere, mugikortasun elektrikoa sartzen hamargarren herrialdea dela, eta bederatzigarrena autobus elektriko  berrien  merkatu-kuotan.  Europako  araudiak  berak  ezartzen  duen  moduan, Espainiako erakundeen finantza?laguntza giltzarria izango da hemendik 2030era bitartean zero isurpenerako trantsizioaren lider izan gaitezen. Europako funtsak oso aukera ona dira, eta ia beharra, jasangarritasuneko lege?helburuak betetzeko eta gure teknologiak etxean kanpoan bezalako arrakasta izan dezan”.

 

Solarisek aurkezpenean gogoratu du Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legeak 2030erako herrialde gisa isurpen orokorretan % 20ko nahitaezko murrizketa ezartzen duela.Energia  garbien  autobusak  giltzarri  dira  hirietako  isuriak  murrizteko  estrategian.  Hala erakusten  du  50.000  biztanle  baino  gehiagoko  hiriak  2023  urterako  nahitaez  isuri  baxuko eremu gisa definitu behar direla dioen lege-betebeharrak.  

 

 

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.