Prentsa-oharrak

2021/04/13

AB TRANSITIOk CAFi ESLEITU DIO SUEDIAKO HAINBAT ESKUALDETAN ZERBITZUA ESKAINIKO DUTEN UNITATEEN HORNIKUNTZA

AB Transitio enpresak CAFi esleitu dio eskualdeko trenen hornikuntza Suediako enpresa publikoak eskualdeko trenak erosteko 2014an sinatu zuen esparru-akordioa oinarritzat hartuta. Oinarri-kontratuak 4 kotxeko 20 EMUren (unitate elektrikoak), 3 kotxeko 8 BMUren (biodieselaelektrikoa) eta power car baten fabrikazioa jasotzen du. Gainera, unitate kopurua beste 19 EMU eta 7 BMUtan handi ditzakeen aukera osagarriak ere biltzen ditu kontratuak. Oinarrikontratuaren bolumena 250 milioi euro baino gehiagokoa izango da eta, kontratuak jasotzen dituen ibilgailuen aukera osagarri guztiak gauzatuz gero, kopurua ia bikoiztu egingo litzateke. Lehen unitateak 2023. urtearen amaierarako entregatzea aurrez ikusi dute.

 

CAFek diseinatutako trenak Civity Nordic plataformakoak dira eta muturreko klima-egoeratan (- 40ºC eta + 40ºC artean) zerbitzua eskaintzeko prest daude, eta Suediako lau eskualdetan eskainiko dute zerbitzua; zehatzago esanda, hauetan: Jönköping County, Kalmar County, Kronoberg eta Blekinge. Hasiera batean, tren berriek Krösatågen eta Kustpileneko lineetan zirkulatuko dute eta azken horretan linea elektrifikatzeko plana dagoenez, BMU unitate bimodalak erostea erabaki dute.

 

Transitio AB da kontratua sinatu duena eta trenen jabea izango dena; gero, lehen aipatutako Suediako lau eskualdeetara leasinga egingo du. Eskualde bakoitza garraio publikoko eskualdeko agintaritza bat da; ondorioz, eskualdeek garraio publikoarekin lotutako finantza eta politika arloko erantzukizuna dute.

 

Unitate horiek erosi izanak, batez ere, bi helburu ditu: alde batetik, gero eta handiagoak diren hurrengo urteotarako linea horietako zerbitzuak zabaltzeko beharrei aurre egitea eta bestetik, gaur egun zerbitzuan dagoen flota (EMUak eta DMUak) ordezkatzea eta, horren bidez, treneko garraio publikoaren zerbitzu-kalitatea eta ingurumen-inpaktua hobetzea % 100 berriztagarria den erregaia, biodiesela, erabilita.

 

Eskualdeko tren-garraioak funtsezko rola betetzen du Eskandinaviako herrialdeko eskualdeko eta eskualdearteko joan-etorrietan, eta proiektu honek eskualde horietako garapen ekonomikorako aukera berriak sortuko ditu. Aldi berean, gainera, turismogune gisa duen erakargarritasuna handitzeko lagungarria izango da. Adibide gisa, aipatu beharrekoa da unitate berriak Vimmerby hiritik igaroko direla. Toki hori ezaguna da bertan dagoelako Astrid Lindgren’s World parkea, Pippi Kaltzaluze ikono gisa duena (zalantzarik gabe, Suediako turismogune garrantzitsua da).

 

CAF TALDEAK ESKANDINAVIAKO HERRIALDEETAN HAZTEAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DU

 

Gogorarazi beharrekoa da 2019an CAF Taldeak Suediako EuroMaint enpresa, trenen mantentze-lanetako segmentuan bere herrialdean liderra, eskuratu zuela eta, horren bidez, Eskandinaviako herrialdeetan duen presentzia sendotu zuela. EuroMaint da, duela hainbat urtetik, Eskandinaviako tren-merkatuan erreferentziazko enpresetako bat eta trenetako floten mantentze-negozioan merkatu-kuota handia du. Jarduera hori, gainera, eskualdeko operadoreei zuzendutako tren-elementuen hornikuntzarekin osatzen du.

 

1.000 langile inguru ditu eta CAF Taldeari bere eskarien zorroa eta merkatu horretako bezeroen kopuru handia eman izanaz gain, CAFek eremu hartan duen posizionamendua sendotu du. Gainera, Eskandinaviako eskualdean proiektu berriak garatzeko aukerak bultzatuko ditu (ez dugu ahaztu behar hurrengo urteotan, aurreikuspenen arabera, lizitazioen kopuru esanguratsua gertatuko dela merkatu hartan).

 

Eremu hartan duen presentziari esker, CAFek hainbat proiektu garatu du azken urteotan eta, horien artean, hauek aipa ditzakegu: Norvegiarako abiadura handiko unitateen hornikuntza, Helsinkirako metro-unitateen fabrikazioa, Suediako Stockholm eta Lund hirietan tranbien flotak operazioan jartzea, eta ondoko herrialdeko, Norvegiako, hiribururako, Oslorako, tranbia-flotak abian jartzea.


Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.