Prentsa-oharrak

2021/06/18

CAF-EK BESTE BI KONTRATU SINATU DITU ALEMANIAN

CAF Taldeak bi akordio hitzartu ditu Alemaniako merkatuan Alde batetik, Ruhrbahn GmbH  operadorearekin kontratua sinatu du Essen eta Mülheim an der Ruhr hirietan zerbitzua  eskainiko duten 51 LRV hornitzeko eta, bestetik, Friburgo hirirako beste zortzi tranbia gehitzeko  akordioa itxi dute. Bi kontratuen zenbatekoa 200 milioi euro ingurukoa da.  


Horrek guztiak indartu egin du CAFek Alemaniaren alde egindako apustua; izan ere, bertan,  aipatutako proiektu hauez gain, gaur egun Schönbuchbahn operadorearentzako unitate  elektrikoak entregatzen ari da. Bestalde, gainera, Alemaniako merkatua da CAF Taldeko filiala  den Solarisentzako garrantzitsuenetako bat. Hain zuzen ere, 2020an, Alemaniako garraio  publikoko operadoreei 329 autobus hornitu zizkien guztira eta haietako % 40 ibilgailu  elektrikoak izan ziren.  


51 LRV ibilgailuren hornikuntza Alemaniako Ruhrbahn GmbH operadorearentzat  


CAFek akordioa hitzartu du Alemaniako Ruhrbahn GmbH operadorearekin LRV motako 51  unitate eta dagozkion ordezko piezak hornitzeko. Unitateak 2024 eta 2026 urteen artean  entregatuko dira.  


Ruhrbahn da Ruhr eremuko garraio-enpresa handiena eta Essen eta Mülheim an der Ruhr  hirietako garraioa kudeatzen du. Hala, urtean, 150 milioi bidaiari baino gehiagori ematen die  zerbitzua. Enpresaren jarduerak hiru metro-linearen, hamaika tranbia-linearen eta 74 autobus linearen kudeaketa jasotzen du eguneko eta gaueko zerbitzuen artean. Tokiko garraio horren  ezaugarriak dira hauek: bezeroarengana oso zuzenduta dago, kalitate handia eskaintzen du eta  ingurumena errespetatzen du  


Unitate berriak bi noranzkotakoak izango dira. Luzera 28 metrokoa izango da eta gutxienez 173  bidaiarirentzako edukiera izango dute. Gainera, gurpildun aulkiak edo haurrentzako aulkiak  behar dituzten bidaiarientzako bi plaza multifuntzional ere izango dituzte. Gainera, segurtasun  handiagoa bermatzeko, gidariari laguntza emateko sistema eta kanpoko kamerak izango dituzte  ohiko atzeraispiluen ordez. Ibilgailuek Essen eta Mülheim hirietan zerbitzua ematen duten eta bi  hiriak lotzen dituen tranbia-sarean zirkulatuko dute. Gaur egun, 155 kilometroko ibilbidea du  sare horrek eta metropoli eremuko mugigarritasun guztia egituratzen du. 


Essen Ipar Renania-Westfaliako Alemaniako hira da eta Ruhr ibaiaren arroko eskualde  industrialaren erdigunean dago. Horixe da, hain zuzen ere, Europako hirigune handienetako  bat. Hamarkada askoan, Europako meatzaritza-hiri handiena izan zen, 60ko hamarkadatik  aurrera hiriak garapen handia izan eta pixkanaka eredu ekonomiko berrirantz bilakaera izan  zuen arte. Hala, meatzaritza-industriarekiko zuen mendekotasuna alde batera utzi eta  zerbitzuen sektorean oinarritutako ekonomia eta kultur mugimendu handia zituen hiri moderno  bihurtu zen. Hain zuzen ere, 2017 Europako Hiriburu Berdea saria eskuratu du biodibertsitatea  eta natura babesteko eta hobetzeko abian jarritako politikei esker. 


Friburgo hiriak berriro ere CAFeko tranbietan jarri du bere konfiantza  


Bestalde, CAFek beste kontratu bat sinatu du VAP Freiburg udal-enpresarekin, Friburgo hiriko  tranbia-sareko operazioaz arduratzen denarekin. Kontratuak Alemaniako hiri horretarako beste  zortzi tranbiaren hornikuntza jasotzen du. Unitate berriak aurrez enpresak hornitutako eta  zerbitzu komertzialean dauden 17 Urbos tranbiei gehituko zaizkie. Flota handitzeko akordio hori  VAG Freiburgek CAFi esleitutako aurreko kontratuan ere jasota zegoen. Unitate berriek 90eko  hamarkadaren hasieratik zerbitzua eskaini izan duten GT8N ibilgailuak ordezkatuko dituzte.  Hala, aurreko tranbiekin alderatuta izango duten 9 metro gehiagoko luzerari esker, irisgarritasun  hobea eta edukiera handiagoa eskainiko dute.  


Friburgo hiria Oihan Beltzaren sarbidea dela esan dezakegu. 230 000 biztanle baino gehiago  ditu eta jasangarritasunarekin lotutako politikengatik eta ingurumena babesteko eta zaintzeko  egiten duten ahaleginagatik da ezaguna. Hain zuzen ere, hirian zerbitzua eskaintzen duten  tranbien sarea bihurtu da haren elementu nagusi eta automobilen bidezko zirkulazioa bigarren  maila batera alboratzearen alde egindako apustua baieztatu du honek. 


 

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK†aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK†botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.