Prentsa-oharrak

2021/06/24

CAF PREFERRED BIDDER AUKERATU DUTE ALEMANIAKO IPAR RENANIA-WESTFALIA ESKUALDEAN VRR NIEDERRHEIN-MÜNSTERLAND PROIEKTURAK

Honi atxikita, Alemaniako garraio arloko agintariek, ZV VRR (Zweckverband Verkehrsverbund  Rhein-Ruhr) eta NWL (Zweckverband Nahverkehr Westfalen-Lippe) izenekoek, Ipar Renania Westfalia eskualdeko garraio-operadoreek, igorritako komunikazioa azaltzen da. Idatzia bateria  bidez propultsatutako 60 tren baina gehiago hornitzeko eta flota mantentzeko zerbitzuak 30  urtez eskaintzeko CAF aukeratu izanari buruzkoa da.

 

Garraio arloko agintaritza horiek, ZV VRR eta NWL, dira tren eta autobus bidezko garraioaren  kudeaketaren zati handi baten arduradunak biztanle kopuru handiena duen Alemaniako estatu  federatuan: Ipar Renania-Westfalian. Eskualdeak 18 milioi biztanle inguru ditu eta Düsseldorf  da haren hiriburua. 

 

CAFek hornituko dituen unitateek trenen arloko teknologia berritzaileenak izango dituzte,  bateria bidez propultsatutako trenak baitira. Gainera, katenariadun bideetan zirkulatzeko gai ere  izango dira, eta horixe izango da teknologia mota honekin mundu osoan orain arte adostu den  kontratu handiena. 

 

Kontratu honek beste arrakasta bat ekarri du CAF Taldearentzat Alemaniako merkatuan  (eskakizun maila zorrotza da merkatu haren ezaugarria) eta duela gutxi sinatu duten kontratu  berriaren ondoren iritsi da. Kontratu hura Ruhrbahn GmbH operadorearentzako 51 LRV  hornitzeko eta Friburgo hirian kontratua 8 tranbiarekin handitzeko izango da. Hain zuzen ere,  CAF Taldeak hainbat proiektu garatu du herrialde hartan azken urteotan tren arloan eta  autobusekin.

Deskargatu prentsa-oharra[PDF 111.51 Kb]
Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.