Prentsa-oharrak

2021/06/29

DE LIJN-EK (BELGIKA) ETA TRANSPORT FOR NEW SOUTH WALES-EK (AUSTRALIA) BERRIRO ERE CAF-ENGAN JARRI DUTE KONFIANTZA TRANBIAK HORNITZEKO KONTRATUAK HANDITUTA

Beste behin, CAF Taldeak beren herrialdeetan erreferentzia diren bi bezeroren konfiantza jaso du geografikoki elkarrengandik urrun dauden, baina garraio-zerbitzuetako inbertsio-politikari dagokionez eskakizun maila altuak dituzten bi herrialdetan, Belgikan eta Australian, tranbiak hornitzeko kontratuak handitzeko hitzarmenak adostu baititu.


Bi akordio horien arteko kontratazio-bolumena 100 milioi euro ingurukoa da eta horrek agerian utzi du beste behin CAF Taldea tranbien mundu-merkatuan liderretako bat dela. Izan ere, ez dugu ahaztu behar CAFen tranbiak mundu osoko hiri askotan ikus ditzakegula, eta horien artean, honako hauek aipa ditzakegu: Amsterdam, Budapest, Boston, Pittsburgh, Kaohsiung, Maurizio, Nantes, Belgrad, Utrecht, Edinburgh eta Stockholm.

 

De Lijn-entzako (Belgika) tranbiak hornitzeko kontratua handitzea

 
Alde batetik, Flandriako (Belgika) Garraio Konpainiak, De Lijn-ek, ica), CAFen beste 18 tranbia erosteko kontratua onartu du. Tranbia berri horiek 2017ko urrian CAFekin sinatutako esparrukontratuko bosgarren lotearekin lotuta daude. Kontratu hark lotetan banatutako 146 tranbia arte fabrikatzea eta hornitzea jasotzen zuen eta lote horiek bezeroak aktibatu behar zituen mailaka. Horren aurretik, lehen lau loteak aktibatu zituzten (24, 24, 23 eta 17 unitatekoak hurrenez hurren), baina 18 tranbia berri hauek badute besteekin alderatuta berezitasun bat; izan ere, bi noranzkotakoak izango dira.


De Lijn da autobusen eta tranbien Flandriako operadore publikoa eta urtero 530 milioi bidaiari inguru garraiatzen ditu. Lehen 48 unitateak Belgikako kostaldeko linean dabiltza; aldiz, hirugarren, laugarren eta bosgarren lote honi dagozkion tranbiek Anberes hirian eskainiko dute zerbitzua.


Horrekin lotua, aipatu beharrekoa da CAFek kontratu esanguratsuen kopuru handia eskuratu duela azken urteotan Beneluxen eta, horien artean, lehen aipatu dugunaz gain, honako hauek nabarmendu behar dira: Bruselarako metro-unitateak, metro- eta tranbia-unitateak Amsterdamerako eta tranbiak Luxenburgo eta Lieja hirietarako. Gainera, CAF Herbeheretako NS (Nederlandse Spoorwegen) operadoreari aldiriko 206 tren hornitzeko fase aurreratuan dagoela nabarmen dezakegu. Hain zuzen ere, horixe da Europan CAFi orain arte esleitu dioten kontratu handienetako bat. 

 

TFNSWk Sydneyrako beste 4 Urbos 100 LRV hornitzeko lanak esleitu dizkio


Bestalde, Transport for New South Wales-ek (TfNSW) 5 moduluko Urbos 100 LRV ibilgailuen 4 unitateren eta haiekin lotutako ordezko piezen hornikuntza esleitu dio CAFi Sydney hiriko Inner West Light Rail Line linearako. Unitate berriak 2023. urtearen hasieran entregatuko dituzte eta CAFen beste 12 Urbos unitatek osatzen duten flotari gehituko zaizkie. Ibilgailuek Inner West Light Rail Line linean eskaintzen dute zerbitzua 2014tik.


4 moduluko eta 32 m-ko luzerako Urbos unitate artikulatuak teknologia aurreratuena du eta gehienez 80 km/h-ko abiaduran funtzionatzeko diseinatuta dago. Erabat zoru baxukoa da bidaiariak ibilgailura sartzea errazteko.

 

Esleipen berri horrekin, TfNSWek berriro ere jarri du konfiantza CAFen 2018ko amaierako Parramatta Light Rail Project eta 2019ko hasierako Regional Rail Project proiektuak esleitu ostean. Horrek guztiak bi enpresen arteko harremana eta CAFek Australiako merkatuaren alde egindako apustua sendotu ditu.

 

CAF Signalling-ek beste proiektu bat garatuko du Turkian

 
Horrez guztiaz gain, CAF Signalling aukeratu dute JV Salini Kolinen azpikontratista izan dadin Çerkezköy eta Kapikule arteko tartean seinaleztapen sistema jartzeko. Halkakiko geltokia Kapikulekoarekin lotzen duen linean dago.

 

Tarte hori (153 km-ko luzera du) Istanbul eta Bulgariako muga arteko abiadura handiko linean dago eta Turkiako hiriko metropoli-eremua Turkia eta Bulgaria arteko mugarekin lotuko du gaur egun trenbide bakarra dena trenbide bikoitzarekin ordezkatuta.


Linea Europa barneko Garraio Sarean (RTE-T) sartuta egongo da. Sareak Europar Batasuneko kide diren herrialdeen arteko pertsonen eta merkantzien garraioa ahalbidetzen duten lehentasunezko sareak jasotzen ditu eta, aldi berean, Erdialdeko Europa Ipar Itsasoko, Itsaso Baltikoko, Itsaso Beltzeko eta Mediterraneoko portuekin lotzen duen Ekialdea / Ekialdea-Mediterraneoa Korridorean sartuta dago.


CAF Signallingek katigamendu elektronikoan bere punta-puntako teknologia dena, CTC berria, instalatuko du eta Trenak Kontrolatzeko Europako Sistemako (ERTMS) 1. mailarekin bateragarriak diren seinaleztapeneko azken sistemak izango ditu. Linea horretan, trenek 200 km/h arteko abiadura izango dute. CAFek herrialde hartan azken urteotan bideratutako hirugarren seinaleztapen-proiektua da eta, horren bidez, seinaleztapenen sektorean eskualde hartan presentzia handiena duen enpresetako bat bihurtuko da.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.