Prentsa-oharrak

2021/07/07

CAF-EK ZERBITZUETARAKO BI KONTRATU ESKURATU DITU SUEDIAN

SJ AB tren arloko garraioetako operadore nazionalak EuroMaint Rail ABri, CAF Taldeko  Suediako filialari, 100 milioi euro baino gehiagoko zenbatekoa duten zerbitzuetarako bi kontratu  esleitu dizkio. 

 

Alde batetik, CAF Taldeko filiala hautatu du Suediako SJ estatu mailako operadoreak  Krösatågen eta Kustpilen lineetan zerbitzua eskaintzen duten trenen flota 12 urtez  mantentzeko. Tren horiek Suediako hegoaldean ematen dute zerbitzua, zehazki eskualde  hauetan: Jönköping, Kalmar, Kronoberg, Blekinge, Halland eta Skåne.  


2021etako abendutik aurrera, SJ enpresa arduratuko da Krösatågeneko eta Kustpileneko  lineetako operazioaz. Horretarako, akordioa hitzartu du Euromaintekin data horretatik aurrera  gaur egun zerbitzua eskaintzen duen flotaren eta duela 3 hilabete eskas irabazitako  kontratuaren arabera laster CAFek hornituko dizkion unitate berrien mantentze-lana egin  dezaten. Kontratu hori 28 tren berri hornitzeko izango da: 20 EMU (unitate elektrikoak) eta 8  BMU (biodiesel-elektrikoa bimodalak). Trenak AB Transitio enpresak eskuratuko ditu eta  eskualdeei leasingeko modalitatearen arabera mailegatuko ditu (horiek dira, hain zuzen ere,  lehen aipatu ditugun Krösatågen eta Kustpilen lineetan zerbitzua eskaintzen dutenak).  Mantentze-jarduerek ekin diote mobilizazio-faseari eta abendutik aurrera hasiko direla aurrez  ikusi dute. Nässjö eta Kalmar udalerrietan dauden tailerretan egingo dituzte lan horiek.  


Bestalde, operadore berak, SJ ABk, Euromaint aukeratu du bidaiarientzako gaueko kotxeen  flota birmoldatzeko. Akordio horren arabera, serie ugaritako 57 kotxe birmoldatuko dituzte: BC4,  WL1, WL4 eta WL6 serieak. Lan horiek EuroMaint enpresak Suediako Örebro udalerrian duen  tailerrean egingo dituzte. Ibilgailu horiek birmoldatzeko lanak 2021eko abuztuan hasiko dituzte  eta 2025eko otsailera arte iraungo dute. Inbertsio honen bidez, SJ AB operadoreak gaueko  kotxeetan egiten diren bidaien esperientzia hobetu nahi du, zerbitzu mota horiek erabiltzen  dituztenen segurtasuneko, fidagarritasuneko eta erosotasuneko aurreikuspenak betetzeko  asmoz.  


EuroMaint da, duela hainbat urtetik, Eskandinaviako tren-merkatuan erreferentziazko  enpresetako bat eta trenetako floten mantentze-negozioan merkatu-kuota handia du. Jarduera  hori, gainera, eskualdeko operadoreei zuzendutako tren-elementuen hornikuntzarekin osatzen  du.  


Kontratu berri hauek esleituta, Eskandinaviako eskualdean CAFek duen posizio sendoa berretsi  da. Hazten ari den merkatua da eta CAFek dagoeneko unitateak hornitu ditu Oslo bertako  aireportuarekin lotzen duen abiadura handiko linearako, Helsinkiko metrorako eta Stockholm,  Oslo eta Lund hirietarako tranbia-sarerako. 


CAF-EN LEADMIND PLATAFORMA DIGITALAK ARRAKASTA IZAN DU  


Amaitzeko, nabarmendu beharrekoa da CAFen LeadMind plataforma digitala ezartzeko lanekin  aurrera jarraitzen dutela Eskandinaviako merkatuan honako hauentzako kontratuen bidez:  Lundeko tranbia, Osloko tranbia, Norvegiako Oslo-Bergen lineako aldirikoak, Suediako lehen  aipatutako Krösatagen eta Kustpileneko lineetako aldirikoak, eta duela gutxi Gotenburgoko  tranbiarako esleitutako lanak. Guztiek CAFen predikziozko mantentzea izango dute eta  operaziorako zein mantentze-lanetarako abantaila ugari eskainiko ditu horrek. Besteak beste,  operadoreentzako flotaren eskuragarritasuna hobetuko dela azpimarra dezakegu. Hala,  bidaiarien zerbitzuan eragina izaten duten geldialdiak eta matxurak saihestuko dituzte.  


LeadMind operadoreei eta mantentze-lanez arduratzen direnei datuen kudeaketa denbora  errealean egitea eta erabakiak bizkor eta modu eragingarrian hartzea errazteko prestatuta  dago. Hala, zerbitzuan eragina izan dezaketen gorabeherak saihestu eta, unitateak tailerrera  iritsi aurretik, egin beharreko lanetan lehentasunak finka ditzakete. Horretarako, gainera,  LeadMindek neurketa automatikoko eta ibilgailuko elementu esanguratsuenak monitorizatzeko  aukera du: gurpilak, balaztak, pantografoa eta bogieak, adibidez.  


LeadMinden analitika aurreratuak mantentze-lanen operatiban aldaketa ekarri du eta horrek  zuzenean du operazioan eragina; izan ere, lehen sintomak detektatzean bakarrik esku hartzen  du eragindako elementuetan. Horrek operazio mailako eragingarritasun handitzen du  operadoreei zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduta. Gaur egun, CAFek garatutako plataforma  errealitate bihurtu da; izan ere, 20 herrialdetan 30 proiektu baino gehiago ditu abian. 


 


Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.