Prentsa-oharrak

 OSLOK LEADMIND-EKIN BAT EGIN DU CAF-EN TRANBIA BERRIETAN PROBA FASEAN DIAGNOSTIKOA ERRAZTEKO

2021/07/16

OSLOK LEADMIND-EKIN BAT EGIN DU CAF-EN TRANBIA BERRIETAN PROBA FASEAN DIAGNOSTIKOA ERRAZTEKO

CAF da Norvegiako hiriburuko hiri-garraioko operadore publikoarentzako, Sporveien enpresarentzako, Urbos gamako 87 tranbia berrien hornitzailea. Lehen unitateak proba-fasean daude eta LeadMind, CAFen plataforma digitala, dute flotaren mantentzea eta operazioa optimizatzeko. Plataformak hobekuntza handia ekarri du lehen fasetik eta diagnostikorako denborak bizkortu ditu.

 


LeadMinden analitika aurreratuaren eta denbora errealean egindako datuen kudeaketaren bidez, CAFeko proba-taldeak onartzen du matxurak diagnostikatu eta konpontzeko abantaila handia eskaintzen duela. Gainera, erabaki hobeak eta bizkorragoak hartzea ahalbidetzen du proiektuaren lehen fasean fidagarritasuna hobetzeko.

 


LeadMindek hobekuntza handia dakar berekin proben prozesuan eta intzidentziak konpontzeko garaian. Hala, modu sakonean probatutako trena entregatzea erraz daiteke, kalitate eta zehaztasun handiagoarekin. Prozesu honen baitan, Sporveien operadoreak datuetarako sarbidea du; izan ere, trena jasotzen duenean, informazio guztia izaten du eta horrek gardentasuna eta konfiantza areagotzen ditu.  Bestalde, bidaiariei zerbitzu ona eskaintzeko konpromisoa bermatu ahal izateko fidagarritasun handiagoa eskaintzen du.

 


LeadMindek eskaintzen duen datuaren kudeaketako abantailak kalitate handiko datuen kapturarekin hasten dira. Denbora errealeko informazioa eskaintzen dute horiek eta, hala, diagnostikorako denborak gutxitu egiten dira. Informazio horri guztiari esker, etorkizunera begira erabilera-kasuak presta daitezke: segurtasuna eta predikziozko mantentzea, bidaiarien zenbaketa edo energia-kontsumoa, adibidez. Hori guztia garatzen hasita daude Sporveienekin elkarlanean.

 


Gainera, in situ dauden taldeen eta fabrikazioaren arteko koordinazioa hobetu daiteke, informaziora sarbide bateratua eskaintzen duelako. Bestalde, alarmen geolokalizazioa ere badu. Kasu honetan, hori lagungarria da irristatzeak identifikatzeko eta Norvegian ohikoak diren baldintza klimatiko gogorrei aurre egiteko. Horri esker, Osloko tranbiak LeadMindekin bat egin du proba-fasean eta operadorearen jarduerari ere elkartu zaio bidaiariei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.

 


Gaur egun, CAFek garatutako plataforma errealitate bihurtu da 20 herrialde baino gehiagotan abian dauden 30 proiektu baino gehiagotan.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.