Prentsa-oharrak

2024/07/03

CAF-EK TRANBIAK HORNITUKO DITU ESTATU BATUETAKO NEBRASKA ESTATUKO OMAHA HIRIRAKO

Omaha Streetcar Authorityk, Omaha hiriaren eta Omaha Metroren artean hirian tranbia-sareberria garatzeko asmoz hainbat erakunderen artean sortutako agentziak, CAF aukeratu dulinea horretan zerbitzua emango duten unitateak horni diezazkion.

 

Horixe izango da Omahak hurrengo urteotan aurre egin beharko dion proiektu nagusietako bateta lan ugari barne hartuko ditu: azpiegitura eta tranbiak diseinatzea eta eraikitzea, etasistemaren operazioa eta mantentze-lana. Aurrez ikusitakoaren arabera, sareak ia 5kilometroko luzeran 16 geltoki izango ditu eta 2027an jarriko da zerbitzuan. Hiria ekialderabidean zeharkatuko du Harney Street-etik, eta mendebaldera bidean Farnam Street-etik. Hala,Blackstoneko barruti historikoa Omaha hiriaren erdigunearekin lotuko du.

 

Omaha Nebraska estatuan dago eta milioi erdi bat biztanle inguru dituen hiri bizia da. Gauregun, gainera, populazio-dentsitatea handitzeko eta hirigunea garatzeko asmoz, proiektu ugaribideratzen ari da. Proiektu honen helburua, hain zuzen ere, hirigunearen eta negozioetarakoguneen, hezkuntza-zentroen eta zerbitzuguneen artean egoiliarren, langileen eta bisitarienmugikortasuna hobetzea da. Era berean, enplegua eta garapen ekonomikoa hazteko motorraere bihurtuko litzateke proiektua.


CAFek egingo dituen lanen irismenak 6 tranbiako hasierako hornikuntza biltzen du, dagozkionparkeko piezekin eta erreminta bereziekin batera. Akordioak, gainera, tranbia kopuru horietorkizunean beste 29 unitatera arte handitzeko aukera jasotzen du. Kontratuaren bolumena 50 milioi euro ingurukoa da.

 

Urbos plataformako 3 moduluko tranbiak dira, % 100ean zoru baxukoak, katenaria erabilitazein, katenariarik ez duten linea-tarteetan, OESS (On Board Energy Storage Systems)teknologiarekin zirkulatzeko ekipatutakoak. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da horiek izangodirela OESS sistemarekin Estatu Batuetarako fabrikatutako CAFen lehen tranbiak. Berezikigarrantzitsua da hori; izan ere, Estatu Batuetako hiri-operadoreek gero eta interes handiagoadute bateria bidez zirkulatzeko aukera duten tranbia-sistemetan. Beraz, erreferentziagarrantzitsua da, katenariarik gabeko bideen sektoreetan Estatu Batuetako proiektuenetorkizuneko lizitazioetan egin beharreko bidea erraztuko baitio CAFi.

 

CAF 1998tik dago Estatu Batuetan. Gainera, produkzio-instalazioak ditu Estatu Batuetan,Elmira udalerrian (New York estatua), eta hainbat proiektu garatu ditu herrialdean.Nabarmentzekoak dira Washington DC hiriko metroari hornitutako 96 unitateak, Amtrakoperadorearentzako bidaiarien 130 kotxeak, Kansas City, Cincinnati, Houston, Sacramento,Pittsburgh eta Boston hirietako tranbiak eta LRVak.

 

Gaur egun, CAF Bostoneko Green Linerako 102 LRV entregatzeko proiektuan eta Marylandhiriko Purple Line linearako 26 LRV entregatzeko proiektuan ari da lanean. Azken horrekinlotuta, aipatu beharrekoa da CAFek partaidetza izango duela operazioa kudeatu etasistemaren mantentze-lanak 30 urtez egingo dituen sozietatean.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.