CAF munduan

E - INGURUMEN GAIAK

KLIMAREKIN LOTUTAKO ESTRATEGIA

Mugigarritasun jasangarria da gaur egungo gizarteak aurre egin behar dion erronka garrantzitsuenetako bat. Mundu mailako gobernu eta erakundeek CO2 isurpenak gutxitzeko asmo handiko helburuak finkatu dituzte.

graficos de emisiones de gas

CAF klima-aldaketaren aurkako estrategiak zehaztearekin konprometituta dago. Hauek dira horren oinarriak: karbono-isurpenak gutxitzea eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzea, I+G+b arloko inbertsioa bultzatzea produktu eta teknologia jasangarriak garatzeko eta ingurumen-kudeaketako sistemak ezartzea.

MUGIGARRITASUN JASANGARRIA

Hirigune barruko leku aldaketa kopurua gero eta handiagoa denez, eta atmosferaren kutsadura handiagoa denez, garraiobide publiko jasangarriak behar dira.

CAFen sistemak eraginkorrak eta lehiakorrak dira, eta potentzial handia dute ingurumen-eragina murrizteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.

CAFen berrikuntza-lerroak garraio arloko energia-kostuak gutxitzera zuzenduta daude etorkizun jasangarriaren ibilbidea zehaztuko luketen eta oso eragingarriak diren mugikortasuneko alternatibak eskaintzeko.

Zero isurpeneko eta isurpen baxuko produktuen gama

Zigilu berdea duen teknologia

INGURUMEN KUDEAKETA

CAFen ustez, ingurumena jasangarritasun kontzeptuaren elementu nagusia da. Hori dela eta, enpresak ingurumenaren kudeaketa-sistemak ezartzearekiko konpromisoa hartu du bere gain, lanen ingurumen-inpaktua minimizatzeko helburuarekin.

Ezarritako eta ISO 14.001:2015 arauaren arabera ziurtatutako ingurumeneko kudeaketa-sistemaren bidez, aldizkakotasunez kontrolatzen da hartutako neurriak betetzen direla eta eragingarriak direla. Hala, erakundeak ezarritako helburuak betetzea berma daiteke.

CAF S.A.ren Beasain, Irun eta Zaragozako guneek ingurumen-kudeaketako bikaintasun-eredua ezarri eta ziurtatu dute, EMAS Europako Araudian oinarritutako "Ekokudeaketa eta Ikuskaritza Eskema".

EKONOMIA ZIRKULARRA

Taldearen helburua da gartzen dituen jarduerek sortutako hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea eta, horregatik, ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten du:

reducir co2

Lan egindako orduko CO2 isurpenak gutxitzea

reducir energia

Lan egindako orduko energiaren kontsumoa gutxitzea

2021ean Science Based Targets (SBTi) egitasmora atxiki da

2021ean Race to Zero egitasmora atxiki da

El Grupo CAF verifica su Huella de Carbono de los años 2019 al 2022 (verificado por LRQA)

CDP

soluciones green

CAF Taldearen eskaerak handitu irtenbide iraunkorretan

CAFen eta EBko taxonomiaren arteko lerrokatze-maila argitaratzea 2022an

Mugigarritasun jasangarriena eskaintzen dugu

Europaren ustez, CAF da hidrogeno bidezko trenaren prototipoa proposatzen enpresa onena

Solaris, Europan liderra autobus elektrikoak hornitzen

> 1.000 e-bus entregatuta

18 herrialde

> 100 bezero

= Komunikazio kritikoak. /



Fidagarritasuna. Milioika km elektrikoko esperientzia lanetan



Varsovian egindako Global e-Mobility Forum nazioarteko konferentzian, Solarisek Global e-Mobility Leader Award saria jaso zuen mundu osoan zero isurpeneko garraioa garatzen egindako ekarpenagatik.

iso 14001

CAF Taldean ISO 14001en estaldura handitzea



emas





2017tik, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren (MAPAMA) Ekonomia Zirkularreko Itunera atxikita dago.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.