
CAFen helburu nagusia da bere Misioaren apena interes-taldeen aurreikuspenak eta beharrak asebetetzearekin modu orekatuan bateratzea epe luzera begira eta modu jasangarrian balioa sortzeko.
Jasangarritasuna Negozioaren kudeaketan barneratzeko asmoz, CAFen arabera Jasangarritasuna da erronka estrategikoetako bat eta esparru honen inguruko ekimen espezifikoak bateratzen dituen Jasangarritasun Plana garatzen du irismen korporatiboarekin, ESGan inpaktu zuzenarekin (Ingurumena, Gizartea eta Gobernantza) eta bere aginte-koadro eta helburuekin.
CAFek Administrazio Kontseiluak onartutako Jasangarritasuneko Politika du eta bertan ditu zehaztuta Jasangarritasun arloan bere gain hartutako konpromiso denak.
Kudeaketa Korporatiboaren Eredua erantzukizun sozial korporatiboarekin ISO 26000:2012 lerrokatuta dago; ondorioz, hirugarren alderdiaren egiaztapen positiboa (LRQA) lortu da CAF SArentzat.
Hirugarren independente batek egiaztatutako Jasangarritasuneko Txostena (EINF)
2020tik CAF SA Nazio Batuen Munduko Itunera, enpresa-jasangarritasuneko munduko egitasmo handienera, atxikita dago. Itunak enpresetako estrategia eta eragiketetan jasangarritasuneko hamar printzipio unibertsal ezartzea eta helburu sozialak (NBEaren Garapen Jasangarrirako Helburuak, adibidez) sustatzen dituzten ekintzak bultzatzea jasotzen du.
> Ikus Atxikipen Gutuna
Bere jarduerarekin, CAFek Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartutako Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendan jasotako Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzen laguntzen du.
CAF Railsponsible sektore mailako egitasmoko partaidea da eta, horren bidez, tren-industriaren balio-katean zehar jardunbide jasangarriak garatzen laguntzen du beste intereseko talde batzuekin batera.
CAF Taldeak SBti (Science Based Targets Initiative) eta Race to Zero ekimenekin bat egin du karbono-neutraltasunaren estrategiaren baitan. Jarduketa horrek klima-aldaketaren kontrako eta Pariseko Akordioaren lerrokatze-ekimenarekin egiten du bat. Azken batean, konpainiak klima-aldaketaren erronkari begira duen konpromisoa sendotzen da.