CAF munduan

S- GIZARTE GAIAK

PRODUKTUAREN KALITATEA ETA SEGURTASUNA

Produktu seguruak eta kalitatezkoak, bezeroentzat, eta ahalik eta fideltasun handiena lortzea, beharrezkoa da alderdi interesdun guztiak barneratzea prozesu operatiboetan (I+G, diseinua, hornikuntza, fabrikazioa, balioztatzea, entrega, bermea eta mantentzea).

Segurtasuneko Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria (trenak).

Arriskuaren ebaluazio eta baloraziorako segurtasuneko metodo komunarekin lotutako (EU) 402, 445 eta 779 arauek eta EN 50126 (“Tren arloko aplikazioak. Fidagarritasuna, eskuragarritasuna, mantentzeko gaitasuna eta segurtasuna erakustea eta zehaztea (RAMS)”) arauek ezarritako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzen du.

GIZA ESKUBIDEEKIKO ERRESPETUA

Oinarrizko eskubideak, tratu-berdintasuneko printzipioak eta bereizkeriarik ezarekin lotutako printzipioak, haurren esplotazioaren aurkako babesarekin lotutako printzipioak eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleaneta Nazio Batuen Munduko Itunean jasotako gainerako printzipioak (CAF SA horri atxikita dago) errespetatzea laneko eskubideekin, ingurumen-eskubideekin eta ustelkeriaren aurkako borrokarekin (barne mailan zein kanpoan) lotutako giza eskubideei dagokienez.

SEGURTASUNA ETA OSASUNA LANEAN

CAF prebentzio-sistema mantentzearekin eta hobetzearekin konprometituta dago indarrean dagoen legeria betetzen dela bermatzeko. Hala, laneko arriskuen aurrean, langileak babesteko helburua hartzen du bere gain.

Lan-arriskuen prebentzioaren arloan, Taldeak ebaluaziorako eta jarraipena egiteko ziurtagiriak eta mekanismoak ditu, Taldeak presentzia duen herrialde bakoitzean legez eska daitekeenetik haragokoak. Ildo horretan, 2020an, Taldeko langile guztien % 45 gutxienez. ISO 45001:2018 arau berriko baldintzen arabera ziurtatuta dago, eta beste % 2 OHSAS 18001:2007 arauaren arabera. 2021 eta 2022ra begira, helburu nagusia da ziurtagiri hori trenen eta autobusen fabrikazioko gainerako lantegietara hedatzea.

HORNIKUNTZA KATE ARDURATSUA ETA JASANGARRIA

Balioaren ekarpen bereizgarria egitea, erakunde hornitzaile fidagarrietan babestuta. Behar eta aurreikuspenak modu egituratuan helarazten zaizkie bideratutako eskakizunak behar bezala kudeatu ahal izateko.

Railsponsible sektore mailako egitasmoko partaidea da CAF eta, horren bidez, tren-industriaren balio-katean zehar jardunbide jasangarriak garatzen laguntzen du beste intereseko talde batzuekin batera.. Ekimen honen 2020-2025eko estrategiak klima-aldaketari aurre egiteko ekintza eta erantzukizun soziala jasotzen ditu lehentasunezko ardatz gisa, eta erosketa arduratsua palanka nagusi gisa.

BIKAINTASUNA INTERES TALDEEKIKO HARREMANEAN

CAFek bere interes-taldeekin komunikazio jarraitua eta eragingarria bultzatzen du komunikazio-kanalen bidez helburu korporatiboetako eta jarduerei kaltea eragindako arlo horietan partaidetza eta esku-hartzea sustatzeko helburuarekin.

TALENTUAREN GARAPENA

CAF Taldeak trebakuntza handiko talde bat eskaintzen du, eta sartzen direnek hazkunde pertsonal eta profesionalerako aukera bikaina izaten dute. CAF Taldean, garapen profesionala eskaintzen dugu, teknologia-maila handiko nazioarteko industria-proiektu batean.

AUKERA BERDINTASUNA ETA ANIZTASUNA

Bereizkeria mota oro, izan zuzena edo zeharkakoa, ez egotea sustatzen du modu aktiboan Taldeak eta, bereziki, sexu-bereizkeriarekin lotuta; era berean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioa lan esparruan defendatzen eta eraginkortasunez aplikatzen dela bultzatzen du.





EKARPENA ETA GARAPEN SOZIALA

CAFek tokiko, Estatuko eta nazioarteko komunitatearekiko konpromisoa hartzen du bere gain lan egiten duen komunitateetako eta bere jardueraren inguruneko pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako ekimenak garatuta eta sustatuta.

logotipo alianza y desarrollo

CAF SA Nazio Batuen Munduko Itunera atxikita dago 2020tik

Helburua: Giza Baliabideak bete ez diren kasuak 0 izatea

Bezeroaren asebetetzea hobetzea

Akziodunen asebetetzea hobetzea (JGA bozketa)

Hornitzaileen asebetetzea hobetzea

NPS – Net Promoter Score preskirptorea-CAF leialtasuna indizea hobetzea

Erakundearen Osasun Indizea hobetzea (pertsonak)

Ezagutza sortzea

Hezkuntza arloarekiko elkarlana

Sustapen ekonomikoa ingurunean

Izaera sozial eta/edo kulturalekiko elkarlana

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.