Irisgarritasuna

Zer da irisgarritasuna?

Web-irisgarritasunak ahalik eta pertsona gehienak webgunera eta haren edukira sartzeko gaitasuna izatea adierazten du, haien nabigazio-testuingurua eta desgaitasunak gorabehera.

Nabigazio-testuingurutzat hartzen ditugu gailuak, nabigatzaileak, Interneterako konexioaren abiadura, periferikoak, nabigazioaren edo ekipoaren konfigurazioa, inguru-kondizioak... Desgaitasuna diogunean, berriz, ikusmen-, entzumen- eta motrizitate-urritasunez eta urritasun kognitiboez ari gara, besteak beste.

Konpromiso-adierazpena

CAFen webgunean konpromiso sendoa hartu dugu bai erraz erabiltzeko moduko webgunea eratzeko, bai bertako edukiak ahalik eta erabiltzaile gehienei iritsarazteko, desgaitasunik izan zein ez. Horretarako, W3Ck ezarritako teknologia estandarrak erabili ditugu, eta WAI 1.0 Erabilerraztasun Arauei jarraitu diegu. W3Ck ezarritako web-estandarrak, hala nola XHTML 1.0 trantsizionala, baliozko markatze semantikorako erabiltzeak eta teilakatutako estilo-orriak (CSS) diseinurako erabiltzeak aukera ematen dute webgunea hainbat gailu eta plataformatan behar bezala ikusteko eta edukia ondo inprimatzeko. Webgune honen irisgarritasunari buruz galdera, iradokizun nahiz arazorik baldin baduzu, jarri harremanetan gurekin, mesedez, helbide elektroniko honetara idatziz: caf@caf.net

Adostasun-ikonoak

CAFen webguneak puntu hauek betetzen ditu:

W3C WCAG 1.0REN "AA" MAILAREKIKO ADOSTASUNA

W3C-WAI arabera Web 1.0 Edukiaren Eskuragarritasun Irizpideekiko adostasun-ikonoa, A Bikoitza Mailarekin.AA mailako adostasun-ikonoa; W3C-WAIren 1.0 web-edukirako irisgarritasun-jarraibideak. W3Cren 1.0 web-edukirako irisgarritasun-gidalerroen A bikoitza mailara egokitzen dira. Loturak zuzenean eramaten du irisgarritasun-mailen eta ikonoen erabileraren azalpenetara.

XHTML 1.0

Valid XHTML 1.0 TransitionalBaliozko XHTML 1.0 ikonoa. XHTML lengoaiaren 1.0 hertsia bertsioa zuzen erabili da, eta haren sintaxia eta gramatika bat datoz. Loturak W3Cren balioztatzailera darama.

CSS-2

CSS baliagarria!Baliozko CSS ikonoa. Erabiltzen diren estilo-orrien sintaxia zuzena da. Loturak teilakatutako estilo-orrien W3Cren balioztatzailera darama.

Nabigatzeko laguntza

LETRA-TAMAINA ALDAGARRIA

En el diseño de las páginas de este sitio web se han empleado unidades relativas, como por ejemplo, en el tamaño de los textos. Las páginas se visualizan correctamente en cualquier resolución y el usuario podrá variar el tamaño del texto si dispone de tal opción.

WEBGUNEAREN MAPA

Erabiltzaileak webgunearen orri-indize bat aurkitu ahal izango du, webgunearen maparen bidez.

NABIGAZIO-BIDEA

Erabiltzaileak beti jakingo du zein atal edo azpiataletan dagoen orriaren goialdean dagoen nabigazio-bideari esker.

TEKLATU-SARBIDEAK

Teklatu-sarbideak. Laster-teklen bidez nabigatzeko eta edukietara jotzeko aukera izango duzu. Laster-teklez baliatzeko, tekla-konbinazio hauek erabili behar dituzu, ordenagailuak duen sistema eragilearen arabera:

  • Internet Explorer 4.0, Netscape:
    ALT + Teklatuko lasterbide-tekla
  • Mozilla, Firefox eta Chrome:
    Alt + tekla
  • Firefox 3.0 edo berriagoren bat:
    Maiuskulak + ALT + Teklatuko lasterbide-tekla
  • Opera:
    Maiuskulak + Ihes tekla (sarbide bizkorreko teklak aktibatzeko)
  • Laster-teklak
    Laster-tekla hauek ditu webguneak:
    • 0 Hizkuntzen menura joan
    • 1 Joan bilatzailera
    • 2 Menu nagusira joan
    • 3 Joan bigarren mailako menura
    • 4 Edukira joan
    • 5 Joan laguntza-menura
  • Eta hauek dira webgune honetarako eskaintzen diren sarbide-teklak, baldin eta orrialde nagusia ez den beste edozein orrialdetan bazaude:
    • 0 Menu nagusira joan
    • 1 Hasiera
    • 2 Konpainia
    • 3 Produktuak eta zerbitzuak
    • 4 Joan Eco CAFera
    • 5 Berrikuntza eta teknologia
    • 6 Trenen irisgarritasuna
    • 7 Akziodunak eta inbertitzaileak
    • 7 Webgunearen mapare joan
    • 9 Edukira joan
    • C Kontaktua
  • Edukira jauzi egitea
    Testu soileko edo ahotsezko nabigatzaileak (pantaila-irakurgailuak) darabiltzatenek zuzenean egin dezakete jauzi bai nabigazio-menura, bai orri bakoitzeko edukira, orri guztien hasieran dauden “Jo menu nagusira” eta “Jo edukira” esteken bidez. Halaber, 0 eta 9 laster-teklak ere erabil ditzakete baterako eta besterako, hurrenez hurren.
  • Irudiak
    Irudi konplexuek longdesc atributua dute, edo, bestela, beren edukia luzeago azaltzen duen lineako deskribapen bat. Nabigatzaile guztiak ez daudenez zuzenean elkarreraginean longdesc etiketarekin, irudien deskribapen luzeetarako zuzeneko loturak eman ditugu [d] estekaren bidez.