CAFek mende bat baino gehiago darama lanean eta 2008tik dago Frantzian funtzionamenduan.
Mugikortasun jasangarriaren erronkei aurre egin ahal izateko, CAFek Frantziako bere bezeroekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen du karbono-isuririk gabeko garraio publikoko irtenbideak eskaini ahal izateko. CAF eragile industrial kontsolidatua da Frantzian eta treneko eta errepideko material gurpildunaren aukera zabala (tranbiak, eskualde arteko trenak, tren arinak, TER, gaueko trenak, autobus elektrikoak eta hidrogeno bidezko trenak) eskaintzen du eta, horrenbestez, etorkizuneko garraio publikorako irtenbide edo soluzio ugari du.
Azken urteotan, CAFek Frantzian hazkunde handia izan du SNCFrentzako Intercité berrien (2019an erositakoak) kontratuei (Paris-Limoges-Akitaniako Tolosa eta Paris-Clermont-Ferrand) eta Alstomekin elkarlanean egindako RER B tren berriei esker (2021ean erositakoak).
2022an, CAFek Alsaziako Reichshoffeneko tren-instalazioak hartu zituen eta, ondorioz, langile kopurua 200etik 1.000ra igo zituen. Gainera, Coradia Polyvalent eskualdeko trenen plataformaren ardura hartu zuen bere gain.
Erosketa horri esker, Taldeak Frantziak bi industria-zentro ditu eta, horren bidez, sektoreko bigarren eragile industriala da.
Bagnères-de-Bigorreko fabrika, gerora Soulé, CFD Bagnères eta, 2008tik aurrera, CAF, Frantziako tren arloko eraikuntzan lanean ari da duela mende batetik. Zentro horretan fabrikatu berri dute Luxenburgoko tranbia eta orain RER A trenak berritzeko eta RATPentzat tren-makina eraikitzeko lanetan buru-belarri dabil. Aurreikuspenen arabera, 150 pertsona arituko dira han lanean 2022an.
Lehiakortasuna eta ingurumen, gizarte eta lurralde mailako inpaktua hobetzeko, CAF zentroan eraldaketa-lanak egiteko inbertsioa egiten ari da bertako, eskualdeko eta Estatuko agintarien laguntzarekin. Erronka da etorkizunari lotuta dagoen, jasangarria den eta erabilera askokoa den fabrika eraikitzea. Berrikuntzek barneko logistikatik hasi eta produkzioaren antolaketaraino biltzen dute eta produktibitatea nabarmen handitzea ahalbidetuko dute.
CAF Okzitania eskualdeko La Haute-Bigorreko (CCHB) Communauté de communes herri-elkargoarekin eta Estatuarekin batera ari da lanean Tarbes-Bagnères-de-Bigorreko trenbide-linea konektatzeko eta berriro aktibatzeko lanetan. Horren guztiaren helburua da bide horretatik zirkulatzen duten kamioien kopurua gutxitzea eta, horren bidez, kamioiek eragiten dituzten trabak murriztea.
Bagnères-de-Bigorreko lantegiari esker, eskualdeko administrazioarekin batera, CAF Okzitanian tren arloko industria lehiakorra egituratzeko lanetan oso inplikatuta dago. Zehazki, erronka nagusia da Frantziako tren arloko ezagutzak sustatzeko tokiko hornitzaileen sarea eskaintzea. Ikuspegi horrekin lotuta, CAF France TOTEM proiektuaren Administrazio Kontseiluko kidea da.
Reichshoffeneko zentroak tren eta industria arloko 250 urteko historia du eta CAF Taldean sartu zen 2022ko abuztuan. Horren bidez, Taldeak eskualdeko trenen merkatuan zuen eskaintza sendotu zuen Coradia Polyvalent produktuen plataformari esker: gaur egun, Frantziako eskualde guztietan, Senegalen eta Aljerian plataforma horretako 300 trenek baino gehiagok zirkulatzen dute.
Beren esperientzia eta ezagutza teknikoei esker, zentroko 700 langileek trenaren balio-kate osoa menderatzen dute diseinutik hasi eta probak arte, baina bermearen jarraipenaz ere arduratzen dira.
Reichshoffeneko zentroa eskualdeko arlo ekonomikoan eragile garrantzitsua da eta Alsaziako 230 hornitzaile baino gehiagorekin egiten du lan.