CAF Taldeak, CAF Signalling filialaren bidez, tren-seinaleetako sistema integralak ditu.
Haren soluzio eta familia-proiektu guztiak garapen propioetan oinarritzen dira, eta mundu osoko bezero askoren lineetan probatu eta instalatu dira.
CAF Signalling-ek berariaz sortutako katigamendu elektronikoak ditu, QUASAR izenekoak; azken belaunaldikoak dira, CENELEC arauen arabera garatuak, eta herrialde batean baino gehiagotan dituzte proiektu-erreferentziak, hala nola Espainian (ADIF), Bulgarian, Txilen, Egipton, Marokon eta Turkian; eta beste proiektu asko exekuzio-fasean daude.
Trenen arloan egiten ari den aurrerapenen barnean, eta interoperabilitate-eskakizun zorrotzenak betez, CAF Signalling-ek AURIGA soluzioak prestatu ditu hala 1. mailako nola 2. mailako ERTMS sistemetarako, Notified Body batek homologatuak.
Gaur egun, 1. mailako, 2. mailako nahiz maila mistoko ERTMS sistema duten proiektuak egiten ari dira.
Bestalde, NAOS kontrol-zentro integratuak garatzen ditu enpresak. Haien bidez, trenbide-linea osoen operazioak agintzen eta gainbegiratzen dira. NAOS plataformak sistema hauek integratzen ditu: trafikoa zentralizatzeko sistema propioak; energia-teleagintea (katenaria eta azpiestazioetarako); SCADA, geltokiak kontrolatzeko; detektagailuen kontrola; eta mantentze-lanetan laguntzeko sistema. Gainera, beste fabrikatzaile batzuen sistemak ere kudea ditzake plataforma bakar batean.
Tren barneko seinale-ekipamenduari dagokionez, CAF Taldeak trenean txertatzeko bere ERTMS ekipamendua sortu du, , bai 1. mailarako, bai 2. mailarako. Dagoeneko ari dira ezartzen zenbait proiektutan, hala nola abiadura oso handiko OARIS trenean.
UNISIGeko kide osoa da CAF Signalling.