CAFen tren-dinamikako arloak esperientzia handia du askotariko tren-ibilgailuak diseinatzen: merkantzia-bagoiak, abiadura handiko trenak, tranbiak, metroak, tren-makinak, etab.
CAFek azterketa dinamikoak egiten ditu proiektu bakoitzaren garapen-fasean, ziurtatzeko ibilgailuek behar bezala funtzionatzen dutela eta aplikatu beharreko arauak betetzen direla.
Diseinu-faseetan, CAFek kalkulu dinamikoak egiten ditu, gorputz anitzeko simulazioaren software bat erabiliz. Azterketa horien helburua da bermatzea trenak portaera egokia eta segurua duela egonkortasunari, martxa-kalitateari, errailetik ateratzeko segurtasunari, erosotasunari eta abarri dagokienez.
Halaber, gurpilen bizitza maximizatzeko eta trenbidean ahalik eta kalte gutxien eragiteko, CAFek gurpilaren eta errailaren arteko interakzioa optimizatzeko azterketak egiten ditu.
Kalkuluekin batera, dagozkien probak egiten dira balidazio-fasean, bai saiakuntza-bankuan, bai trenbidean.
Hainbat arlotan teknologia-bikaintasuna lortzeko helburuarekin bat, CAFek tren-dinamikaren esparruko askotariko ikerketa-proiektuetan parte hartzen du. Lortutako esperientziaren emaitza gisa, CAF Taldeak AENORen ordezkari bat du CEN TC256 WG10 tren-dinamikaren normalizazioaren taldean.