Zarata-maila eta bibrazioak neurtzeko makina

Zarata eta bibrazioak

Erosotasun akustikoa eta bibrazio-erosotasuna ezaugarri dituzten tren-ibilgailuak hornitzea helburu izanik, CAFen gaur egungo proiektuetan lehentasuna du azterketa bibroakustikoak egitea. Proiektua sortzen denetik trenbideko saiakuntzen fasera arte txertatu behar dira azterketa horiek. Egiten den azterketa bibroakustikoaren bidez lortzen den informazioa oso lagungarria izango da ibilgailuaren ezaugarri bibroakustikoetan eragin positiboa izan lezaketen diseinu-faseko erabakiak hartzeko.

Azterketa bibroakustiko horrek etapa hauek ditu:

1. HORNITZAILEEKIKO HARREMANA

  • CAF I+G elkarlanean aritzen da ibilgailuan muntatuko diren ekipoen hornitzaileekin. Hala, zehazten da zer ezaugarri izan behar dituzten (adibidez, potentzia akustikoa) bezeroarekin adostutako zarata-mailekin bat etortzeko.
  • Bestalde, CAF I+G lankidetzan aritzen da ibilgailuan muntatuko diren soluzio akustikoen hornitzaileekin ere; besteak beste, material xurgatzaileak, material isolatzaileak eta elementu elastikoak hornitzen dituztenekin. Haiek guztiak sistemaren osagai dira, eta ezinbestekoa da ondo aukeratzea eta ezaugarriak behar bezala zehaztea, erosotasun bibroakustiko hobea lortzeko.

2. SIMULAZIOAK

  • Sarritan, beharrezkoa izaten da produktua fabrikatu aurretik balioztapen bat egitea, ebaluatzeko diseinu-fasean ematen ari diren pausoen emaitza bat datorren ala ez datorren baldintza teknikoen orriak ezarritako espezifikazio teknikoekin. Arazo horri erantzuteko, kalkulua/simulazioa egiten da.
  • Etapa horretan, hainbat zentro teknologikorekin lankidetzan aritzen da CAF. Zentro horiek, CAF I+Gren laguntzarekin eta haren gainbegiradapean, eredu bibroakustiko prediktiboak egiten dituzte. Horretarako, hainbat kalkulu-metodo erabiltzen dira (FEM,SEA..).

Azken batean, helburua da trenaren barruko portaera akustikoaren ideia orokor bat lortzea, eta espero diren maila akustikoak minimizatzeko gomendioak ematea.

3. TPA (Transfer Path Analysis)

Proiektuaren fase aurreratuagoetan, TPA-saiakuntzak egiten dira. Saiakuntza horietan, tren-ibilgailu baten transmisio bibroakustikoko bide desberdinak aztertzen dira. Saiakuntzen abantailak:

  • Lehenik eta behin, ibilgailua hobeto ezagutzen laguntzen dute.
  • Bigarrenik, lagungarriak dira aztertzen diren sektore bakoitzeko eszitazio-iturri nagusiak identifikatzeko.
  • Azkenik, aukera ematen dute eszitazioak ibilgailuaren barrura transmititzeko bide nagusiak identifikatzeko.

Halako azterketei esker, jakiten da ibilgailuaren zer ataletan jardun behar den portaera bibroakustikoa hobetzeko.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.