Azken jarduera
Apirilaren 17an eta 18an
Ficoba - Standa: 3-10
CAF Taldea Mubil Mobility Exporen laugarren edizioan egongo da. Erakusketa hori Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren balio-kate osoaren topagunea da; hau da, mugikortasun garbia, irisgarria, segurua eta konektatuarekin zerikusia duenarena. Ekitaldia Ficoban, Irunen, izango da apirilaren 17an eta 18an.
CAFek hiri mugikortasuneko soluzioetan Solarisen eskutik egindako bere azken garapenak aurkeztuko ditu, eta Urbino 12 hidrogenozko autobus eredua erakutsiko du Test Drive gunean.
Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin: