• Hasiera
  • Prentsa-aretoa
  • Prentsa-oharrak

Prentsa-oharrak

2022/09/12

CAF-EK IRAILEKO ITZULERA ONA BERRETSI DU ALEMANIAN ETA AUSTRALIAN LORTUTAKO BESTE BI KONTRATUREKIN

Hannover eta Canberra hirietarako bi kontratu dira eta haien bolumen orokorra 220 milioi eurotik gorakoa da. Kontratu hauek enpresaren eskarien zorro garrantzitsua indartu dute; urteko lehen seihilekoa ixterakoan 10.700 eurotik gorako kopuru-marka zuen.

irakurri oharra

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

2022/09/02

CAF TALDEA HAUTATU DUTE BOSTON HIRIRAKO (ESTATU BATUAK) 102 LRV HORNITZEKO

Boston hiriko prentsak jakinarazi du abuztuaren 31n, The Massachusetts Bay Transportation Authorityko (MBTA) Zuzendarien Kontseiluak adostu zuela CAF USAri esleitzea Boston hiriko Green Linerako 120 LRV hornitzeko proiektua, 811 milioi dolarreko aurrekontuarekin.

irakurri oharra

2022/08/01

CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES, S.A. BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUAREN KOMUNIKAZIOA

Balore Merkatuaren Legearen testu bateratua onartzen duen urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 226. artikuluan eta arau osagarrietan xedatutakoa betez, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A.-ek (“CAF” edo “Enpresa”) informazio garrantzitsu hau jakinarazten du: CAFek Frantziako eta Alemaniako merkatuetan duen posizioa indartzeari buruzko 2021eko azaroaren 24ko beste Informazio pribilegiatuaren jarraipen gisa (1193 erregistro-zenbakia), Alstom-en Reichshoffen-eko alsaziar lantegia

irakurri oharra

2022/07/28

FCH2RAIL PROIEKTUKO HIDROGENO BIDEZKO TREN ERAKUSLEAK ASTE HONETAN HASI DITU KANPOKO BIDEKO PROBA DINAMIKOAK

FCH2Rail proiektuko hidrogeno bidez propultsatutako tren erakuslearen bideko proba dinamikoak hasi ditu CAFek aste honetan bertan. Enpresa hauek osatutako partzuergoa ari da aipatutako proiektua garatzen: CAF, DLR, Toyota, Renfe, ADIF, CNH2, IP eta Stemmann-Technik.

irakurri oharra

2022/07/08

CAF-I ESLEITU DIOTE SUEDIAKO SJ AB OPERADOREARI ESKUALDEKO UNITATEAK HORNITZEKO KONTRATUA

Suediako Estatuko operadoreak, SJ ABk, CAF aukeratu du eskualdeko 25 unitate hornitzeko. Gainera, kopurua 60 unitatera handitzeko aukera egongo da kontratuan aurrez ikusitako zabalkuntza-aukerak eragingarri eginez gero. Aipatutako 25 unitateetarako itxitako oinarri-akordioaren bolumena 300 milioi euro ingurukoa izango da eta lehen trenak 2026ean zerbitzuan sartuko direla aurrez ikusi dute.

irakurri oharra

2022/08/29

CAF INNOTRANSEN

CAFek InnoTrans azokaren hurrengo edizioan parte hartuko du. Nazioarte mailan trengintzaren industrian izaten den topagune garrantzitsuena da InnoTrans. Konpainiak, 50 herrialdetan baino gehiagotan proiektuak dituenak, mugikortasunaren soluzio integralen arloan egindako azken garapenak eta berrikuntzak aurkeztuko ditu bertan.

irakurri oharra

2022/07/29

2022ko 1. SEIHILEKOKO EMAITZEN AURKEZPENA

irakurri oharra

2022/07/22

CAFI TALDEARI BESTE BI KONTRATU ESLEITU DIZKIOTE ATENAS ETA SEVILLA HIRIETARAKO

Beste behin, Europako bi hirik CAF aukeratu dute hiriko garraio publikoko zerbitzua hobetzearekin lotutako bi kontratu gauzatzeko. Alde batetik, Atenaseko 1. linean operatzen duten metro arineko unitateak birgaituko ditu Taldeak eta, bestetik, Sevilla hirirako tranbia berriak hornituko ditu. Bi proiektuen zenbateko osoa 100 milioi euro baino gehiagokoa da.

irakurri oharra

2022/06/27

NWL (NAHVERKEHR WESTFALEN-LIPPE) PROIEKTUA HANDITZEKO KONTRATUA ITXI DU CAF-EK ALEMANIAN

Alemaniako Nahverkehr Westfalen-Lippe (NWL) operadoreak, Ipar Renania-Westfaliako garraio-zerbitzuetako batzuk kudeatzen dituenak, berriro ere CAFen jarri du konfiantza eta iaz esleitutako kontratua handitzeko akordioa itxi duela baieztatu du. Kasu honetan, zabalkuntza horrek bateria bidez propultsatutako 10 trenen hornidura eta flota 33 urtez mantentzeko zerbitzuak biltzen ditu. Akordio berri honen bolumena 170 milioi euro ingurukoa da.

irakurri oharra
    Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.