Prentsa-oharrak

2018/07/03

CAF-EK AKORDIOA ADOSTU DU AUTOBUSAK FABRIKATZEN DITUEN POLONIAKO SOLARIS ENPRESA EROSTEKO ETA, HALA, HIRIKO MUGIKORTASUNAREN ALDE EGINDAKO APUSTUA SENDOTU DU

CAFek bere Plan Estrategikoaren baitan, hiriko mugikortasun jasangarriko sistemetan Europa mailako lidergoa lortzeko ekindako bidean, aurrerapauso handia ematea erabaki du. Solaris gehituta, dagoeneko zabala den produktuen gama handitu du eta, horri esker, hiriko gaur egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuna eman ahal izango die honako alderdi hauetan garrantzi berezia jarrita: mugikortasun elektrikoa eta atez ateko garraio multimodaleko zerbitzuak. Poloniako Solaris enpresa gehituta, CAF Taldea autobusen segmentuan merkatuko gaur egungo liderretako bat bihurtuko da.

 

“CAFek Solarisen egin duen inbertsioak baieztatu egin du modu errentagarrian hazteko helburuarekiko gure konpromisoa, eta merkatu estrategiko berriak ireki dizkigu”, adierazi du Andres Arizkorretak, CAFeko presidenteak eta kontseilari delegatuak.“Solarisekin batera, tren arloaz harago joanda, hiriko mugikortasuneko irtenbideetan liderra sortuko dugu eta, bereziki, e-mugikortasunaren arloan. Solaris marka baliotsua garatu eta aurrera eraman nahi dugu eta, era berean, haren izaera poloniarrari eutsi nahi diogu. Bi enpresen fabrikazio, diseinu, teknologia eta zerbitzuen arloetako know-howa bateratuta eta Solarisek produktuen berrikuntzan duen ibilbideari esker, gure bezeroei erantzun hobea eskainiko diegu eta horrek, aldi berean, gure akziodunentzat balioa sortuko du”.

 

“Solarisek inbertsiogile izan dadin CAF hautatuta, gure markarentzat, bezeroentzat eta langileentzat etorkizun handia berma dezakegu”, adierazi du Solange Olszewska-k, Solaris Bus & Coach-eko presidenteak eta kontseilari delegatuak. “Uste osoa dut CAFek Solarisen inguruko ikuspegi egokia duela eta mundu mailan bere potentzial osoa garatzen lagunduko duela. Ziur nago akordio hau enpresa duela 22 urte eratu genuenetik lortu dugun guztiarekin erabat bat datorrela eta horrek Solaris garapen maila gorakorretan kokatuko duela”, gehitu du Olszewska andreak.

 

Solaris, 1996an eratutako enpresa, 32 herrialdetako 700 hiri baino gehiagotan presentzia duen autobus arrunt eta elektrikoen mundu mailako hornitzailea da. 2017 urteko fakturazioa 450 milioi euro ingurukoa izan da eta Polonian bi produkzio-lantegi (Bolechowo eta Sroda hirietan) eta 2.300 langile baino gehiago ditu.

 

Gaur egun, honako hauek dira Solarisen merkatu nagusiak: Polonia, Alemania, Italia, Eskandinavia eta herrialde baltikoak (32 herrialdetan du presentzia enpresak). Zehazki esanda, 2017ko ekitaldian, 1.397 ibilgailu hornitu zituen: autobus arruntak (diesela eta GNC) zein e-mobility gamako gero eta ibilgailuen kopuru handiagoa. Gainera, azken horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da merkatu osoko irtenbideen gama zabalena duela (hibridoak, 2018ko uztailak 3 trolebusak, bateria, hidrogenoa). Era berean, enpresak lotutako beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu: ordezko piezen hornikuntza eta mantentze-lanak, esate baterako.

 

2017an, Solarisen Urbino autobus elektrikoak eskuratu zuen “Urteko Autobusa” aipamen entzutetsua.

 

Horrekin lotuta, nabarmendu beharrekoa da CAF Taldea Europan hiriko segmentuko lider bat bihurtuko duela eragiketa horrek. Gainera, Erdialdeko eta Ekialdeko Europan tren- ibilgailuen hiriko negoziorako aukera berriak ekarriko dizkio. Bestalde, zerbitzuen negozioa, trakzio-ekipo elektrikoena eta garraio-sistemen diseinua bultzatuko ditu, eta mugikortasunarekin lotutako jarduera berriak irekitzeko eta hazteko aukera eskainiko du.

 

Zehatzago esanda, autobusen segmentuan, eta azken urteotan Vectia filialak hiriko garraio- irtenbide hibridoekin eta elektrikoekin lotuta egindako lanaren osagarri moduan, Solarisekin adostutako akordio horrek hazten ari den merkatuan produktuen gama osoa eta zabalena eskaintzeko aukera emango du eta, bereziki, e-mobility izeneko esparruan.

 

CAFen erabakia 2017-2020 Plan Estrategikoarekin bat dator eta bezeroen talde zabalagoari garraio arloko irtenbide integralak eskaintzeko gaitasun teknologiko handiagoa emango dio gainera.

 

Azken horrekin lotuta, nabarmendu beharrekoa da Solarisen eta CAF Taldearen negozioak osagarriak direla. Mundu osoan bezero kopuru handia dute eta horrek guztiak sinergia handiak lortzen lagunduko die alde batetik, bezeroei eskaintza osoagoa eskaintzeari dagokionez, eta bestetik, lizitazioei eta garapen teknologikoei (I+G) aurre egiteko garaian finantza eta teknologia arloko gaitasun handiagoa izateari eta erosketa-jardueren osagarritasunari eta kontzentrazioari dagokienez.

 

Konpainiaren balioa 300 milioi euro baino gehiagokoa da, eragiketa ixten den azkeneko balioa duten egokitzapenen ondoren. Negozioaren balioarekin, 2018rako aurreikusitako emaitzen arabera, Solaris PER-k 2017ko amaieran CAFek zuen ratioaren azpian izango da.

 

Solaris-en akzio guztiak eskuratzeko aurreikusitako eragiketa CAFen zor gehigarriaren bidez finantzatuko da. Gainera, bere azken materializaziorako 2018ko irailean aurreikusten diren Poloniako eta Alemaniako lehia arloko agintaritzen onarpena jaso beharko du, 2018ko irailerako aurreikusita dagoelarik.

 

Eragiketarekin erlazionatutako informazio gehigarria azpian aurkitzen da.

Deskargatu prentsa-oharra[PDF 1.27 Mb]
Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.