2018/11/28
Abenduaren 4an eta 5ean Londresen egitekoa den Rolling Stock Maintenance 2018 biltzarrean izango da CAF. Material gurpildunaren mantentze-kostua murrizteko egin diren zenbait azterketa eta esperientziaren berri emango da jardunaldi horretan. Kalitate-maila handia bermatuz egin dira proba horiek, eta tresna zein prozesu berriak identifikatuz.
LeadMind plataforma digital berria aurkeztuko du CAFek. Tresna horrek monitorizatu, biltegiratu eta interpretatu egiten ditu datuak, material gurpildunak, operadoreak eta azpiegiturak bidaltzen dizkiotenak, alegia. LeadMindek informazio baliotsu bihurtzen ditu datu horiek; informazio horri esker, berriz, aurreztu egiten da, eta hobetu egiten dira segurtasuna eta zerbitzua.
Produktu, tresna eta teknika berrien garapenari esker, denbora errealean monitorizatzen eta diagnostikatzen ditu CAFek trenen eta trenbideen mantentze-lanei dagozkien faktore guztiak. Machine Learning eta Big Data teknologiak ditu oinarri sistemak, zeinak nabarmen hobetzen baitu, eta eraginkorki bermatzen floten kudeaketa, ustiapena eta mantentze-lana.
Jardunaldi horri buruz informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: www.rolling-stock-maintenance.com
Noiz: abenduaren 4an eta 5ean
Non: ILEC Conference Centre. Londres, Erresuma Batua
Joan prentsa-oharretara
Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin: