Prentsa-oharrak

2019/07/23

SOLARISEK, CAF TALDEKO ENPRESAK, BI KONTRATU ESANGURATSU LORTU DITU VARSOVIA ETA BERLINERAKO AUTOBUS ELEKTRIKOAK HORNITZEKO

CAF Taldeko Solaris enpresari bi proiektu esanguratsu esleitu dizkiote eta horien guztizko bolumena 160 milioi euro ingurukoa izango da. Varsoviarako 130 autobus elektriko artikulatu eta Alemaniako hiribururako beste 90 unitate hornituko ditu kontratu horien arabera.

 

SOLARISI ESLEITU DIOTE VARSOVIARAKO 130 AUTOBUS ELEKTRIKOREN HORNIKUNTZA

 

Garraio arloko Poloniako operadoreak, MZAk (Miejskie Zak?ady Autobusowe w Warszawie) CAF Taldeko fabrikatzailea hautatu du Varsovia hirirako 130 autobus elektriko hornitzeko.

 

Kontratu horren bolumena 100 milioi euro ingurukoa da. Kontratu esanguratsu hori zen ibilgailu mota horietarako gaur egun Europan egindako lizitazioen artean garrantzitsuenetako bat. Poloniako hiribururako hautatutako Solaris autobusak 18 metroko Urbino modelokoak dira eta 300 km-ko autonomia izango dute. 2020. urtean entregatzea aurrez ikusi dute.

 

“Solaris harro dago autobus elektrikoak hornitzeko kontratu esanguratsu hau irabazi duelako. Urte asko daramagu zero igorpeneko ibilgailuen garapenean oinarritutako estrategia izaten eta MZArentzako eskari garrantzitsu honi esker, elektromugikortasun arloan Europako lider gisa dugun posizioa sendotzeko gai izango gara. Gainera, batez ere, pozik gaude gure enpresa garraio-irtenbide jasangarriak garatzeko egiten ari den apustuarekin. Horrek guztiak Varsoviako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du kasu honetan”, esan du Javier Callejak, Solaris Bus & Coach SA enpresako zuzendari exekutiboak.

 

MZArentzako artikulatutako 130 Urbino elektrikoak 150 kWh-ko gaitasuna duten Solaris High Power bateriekin ekipatuta egongo dira. Bateria horien energia elektrikoa entxufe motako karga-estazioen zein pantografo bidez birkargatuko da. 400 kW baino gehiagoko potentzia duten karga bizkorreko estazioen kasuan, hiriko hainbat puntutan zabalduko dituzte.

 

Hornituko dituzten autobusek 18 metroko luzera izango dute eta, horri esker, bidaiariak garraiatzeko edukiera handia izango dute. Bestalde, aire girotua, bidaiarientzako informazio-sistema osoa eta bidaiarientzat erabilgarri USB karga-atakak izango dituzte. Horri esker, ibilbidean gailu mugikorrak birkargatu ahal izango dituzte erabiltzaileek. Ibilgailuak dituen berrikuntza tekniko guztiez gain, aipatu beharrekoa da autobus elektriko berri horien ezaugarri nagusia izango dela “zero igorpenekoak” direla. Horrek hirirako ingurumen-hobekuntza nabarmena ekarriko du alderdi guztietan.

 

Gaur egun, Solarisek 1.000 hiri-autobus baino gehiago entregatu dizkio Varsoviari, Urbino 12 modeloko 20 unitate elektriko barne. Horiek dagoeneko zerbitzua ematen ari dira hiriko sarean.

 

Era berean, aipatu beharrekoa da Solarisen autobus elektrikoek, nazioartean, gaur egun 16 herrialdetako 50 hiri baino gehiagotan eskaintzen dutela zerbitzua, eta 2011n era horretako lehen unitateak hornitu zituztenetik, dagoeneko 10 milioi kilometro baino gehiago egin dituztela. Horri guztiari esker, Solaris eta CAF Taldea autobus elektrikoen Europako fabrikatzaileen artean lider bihurtu dira.

 

BERLINEK ERE SOLARISENGAN JARRI DU KONFIANTZA 90 AUTOBUS ELEKTRIKOKO ESKARIAREKIN

 

BVGk, Berlineko garraio publikoa kudeatzen duen enpresak, Solaris etxeko ibilgailuak hautatu ditu Alemaniako hiriburuan zerbitzua emateko. Zehatzago esanda, 12 metroko luzera duten 90 autobus elektriko entregatzea adostu du. Sinatutako kontratuaren balioa 60 miloi euro baino gehiagokoa da eta hainbat fasetan banatuta egongo da. Lehen autobusa urte honen amaieran entregatuko diote Berlini eta gainerakoak hiru tartetan banatuko dituzte: 29 unitate 2020ko lehen hiruhilekoan, 30 unitate 2020ko bigarren hiruhilekoan, eta azken 30 unitateak 2020ko laugarren hiruhilekoan.

 

“Beste behin, Berlinek zero igorpeneko garraio publikoa garatzearen aldeko apustua egin du eta Solarisen 90 autobus elektriko berri hauek aukeratu izanak hiritarren bizi-baldintzak hobetzen lagunduko du zalantzarik gabe. Elektromugikortasunari esker, hirietako kutsadura eta zarata mailak txikiagoak dira, eta gaur egun errealitate bihurtzen ari den etorkizuna da” Solaris Bus & Coach SA enpresako Kontseiluko presidenteordeak, Petros Spinarisek, esan duenez.

 

2015-2019 aldian, CAF Taldeko fabrikatzaile poloniarrak dagoeneko zero igorpeneko 35 autobus hornitu dizkio BVGri eta, horrenbestez, sinatu berri duten kontratu honi esker, Berlinen egoitza duen operadore horrek izango duen Solaris etxeko ibilgailu elektrikoen flota 125 autobusera ugarituko da.

 

BVGrentzako autobus elektriko horietako bakoitzak 70 bidaiarirentzako edukiera eta ibilgailu mota hauetarako aurrerapen modernoenak izango ditu erabiltzaileei zuzendutako erosotasunari eta kalitateari dagokienez.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.