Prentsa-oharrak

2019/12/18

FRANTZIAN DAGOEN ESPAINIAKO MERKATARITZA GANBERAK CAF IZENDATU DU FRANTZIAKO 2019. URTEKO ESPAINIAKO ENPRESA SARIDUN

Frantzian dagoen Espainiako Merkataritza Ganberak lehengo astean eman zion CAFi Frantzian kokatuta dagoen 2019ko Espainiako enpresaren saria. Garaikur horren bidez, CAF Taldeak ondoko herrialdean azken urteotan izan duen ibilbidea eta Frantziako SNCF operadorearentzat Intercité motako 28 unitate fabrikatzeko enpresak duela gutxi lortu duen kontratu garrantzitsua aitortu nahi izan dituzte.

 

Garaikurra Andres Arizkorretak jaso zuen Fernando Cardereraren, Frantzian Espainiako enbaxadorearen eskutik, José Miguel García-k lagundurik, Ganberako presidentea, Frantziako hiriburuko Intercontinental Paris Le Grand hotelean egindako galako afarian.

 

2008an hasi zuen CAFek Frantzian bere ibilbidea. Urte hartan, Goi Pirinioetako Bagnères de Bigorre-ko trengintzako materiala fabrikatzen duen lantegia erosi zuen. Bertan egin ditu CAF Taldeak Frantzian garatu dituen proiektuetako batzuk.

 

Proiektu horien artean, nabarmendu beharrekoak dira Nantes, Besançon eta Saint-Etienne hirietarako tranbien fabrikazioa, Lyongo metroko trenen berritze-lana zein RATPrentzat mantentze arloko tren-makinak fabrikatzeko gaur egun abian dagoen proiektua.

 

2019ko ekitaldi honetan, CAFi esleitu dizkiote Frantziako bi operadore nagusien bi kontratu handi. Alde batetik RATPrentzat, Pariseko metro-sarea, Frantziako hiriburuko eta haren metropoli eremuko hiriko eta hiriarteko garraioak eta eskualdeko linea batzuk (RER) kudeatzen dituen enpresa publikoarentzat, RER trenak berrituko ditu. Eta, bestalde, Frantziako Estatu mailako operadorearekin, SNCFrekin, duela gutxi kontratu adierazgarria sinatu du. Etorkizunera begira Paris-Okzitaniako Tolosa eta Paris-Clermont lineetako flota berrituko duten Intercité trenen fabrikazioa biltzen du kontratuak.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.