Prentsa-oharrak

2021/01/25

CAF TALDEKO SOLARIS FILIALAK AURREKO EKITALDIA AMAITU ZUENEKO INDAR BERBERAREKIN EKIN DIO URTE BERRIARI

Italiak Solarisen hiriarteko autobusak jasoko ditu

 

Solarisek produzitutako hiriarteko autobus-modelo bat Italia konkistatzen ari da. Erroman hiriarteko eta hiri inguruko garraio-zerbitzuak operatzen dituen Italiako COTRAL enpresak berriro ere CAF Taldean jarri du bere konfiantza InterUrbino modeloko 80 autobus hornitzeko kontratu berriarekin. Gainera, 10 urtez mantentze-zerbitzua ere jasotzen du kontratuak. Sinatu berri duten kontratu horrekin, Erromara iristen diren errepideetan ia 600 InterUrbino autobus egongo dira; horiei guztiei esker, Solarisek COTRALekin sinatutako kontratu guztien bolumena, 2016tik, 228 milioi euro baino gehiagokoa izan da.

 

InterUrbino berriak 12 metroko hiriarteko autobusak dira eta 67 bidaiarirentzako edukiera dute. Hiriko mugez harago dauden ibilbide luzeetan garraio segurua eta erosoa eskaintzeko diseinatuta daude. Ibilgailuak 2021ean entregatzea aurrez ikusi dute. Orduan, Erroma probintziako eta Lazio eskualde osoko herri eta hiriak lotuko dituzte.

 

Autobusaren ekipamendua zabala izango da eta, besteak beste, hauek izango ditu: bideozaintzako sistema osoa, bidaiarien kontaketa ateetan eta gidariaren kabina itxia. Gainera, Lane Keeping Assist sistema ere izango dute, bere bidetik nahi gabe ateraz gero gidariari alerta ematen dion MobilEye funtzioa.

 

Azken hilabeteotan, Solarisek Italian duen posizioa sendotu du. Autobus elektrikoen merkatuan liderra da bertan. Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da CAF Taldeko filialak salmentei dagokienez errekorra izan zuela 2020ko lehen hiru hiruhilekoetan. Izan ere, herrialdeko autobus elektriko guztien % 80 baino gehiago hornitu zuen. Horri guztiari, gainera, joan den urtearen amaieran Italiako herrialdean 1.000. autobus elektriko hornitzeko sinatutako kontratua gehitu behar diogu. ATM Milano operadorearentzako Urbino 12 ibilgailu elektrikoko eskari barruan zegoen mugarri bihurtu zen hura.



Trolebus gehiago Errumaniarako

 

Errumaniako Brasov eta Târgu Jiu hiriek CAF Taldeari esleitu dizkiote 25 eta 11 trolebus (hurrenez hurren) hornitzeko kontratuak. Bi kontratuen batura, gutxi gorabehera, 25 milioi eurokoa da.

 

Bestalde, Brasov hirirako Solaris Trollino 18 modeloko 25 ibilgailu artikulu erosi izanak egun zerbitzuan dauden trolebusen flota ordezkatzea eta nabarmen handitzea ahalbidetuko dio. Hala, diesel motako ibilgailuak modernoagoak diren eta ingurumena gehiago errespetatzen duten beste batzuekin ordezkatuko dituzte. Hala, EBk diruz lagundu duen proiektuaren helburu nagusia bete ahal izango dute: hirigunean isurpen kutsatzaileak nabarmen gutxitzea.

 

133 bidaiari arteko edukiera dute (eserita joango liratekeen 41 bidaiariak barne) eta Brasovek eskatutako modelo berriek 240 kW-ko bateriak izango dituzte. Gainera, lineara konexioa izateko beharrik gabe ibilbideko distantzia jakin bat egitea ahalbidetuko dieten 30 kWh-ko bateriak izango dituzte. Hori baliagarria izaten da, adibidez, tarteetakoren batean sare elektrikoa etengo balitz.

 

Bestalde, Karpatoen magalean dagoen Târgu Jiu hiriak ere 11 trolebus erosiko ditu herrialde hartako Obra Publikoen, Sustapenen eta Administrazioaren Ministerioak abian jarritako lizitazioarekin lotuta. Zoru baxuko Solaris Trollino 12 da aukeratutako modeloa eta ibilgailu berriak 2022. urtearen hasieran zerbitzuan sartuko direla aurrez ikusi dute.

 

Solarisek ospe handia du Errumanian; filialak Errumaniako garraio-operadoreekin duen harremana 2002an hasi zen. Ordutik, CAF Taldeko filialak 300 ibilgailu baino gehiago hornitu ditu herrialde hartan, eta nabarmendu beharrekoa da azken kontratu guztiek garraioibilgailu ekologikoak jaso dituztela eta, batez ere, Solaris Urbino autobus elektrikoak eta trolebusak.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.