2021/03/24
· Espainian, autobusen % 6 soilik da zero isurpenekoa, Europako zifretatik oso urrun: 2025era arte 600 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin beharko da helburuak betetzeko.
· Europako funtsak aukera bat dira Europako araudia betetzeko, 2030erako autobus garbien erosketa publikoak % 65ekoa izatea helburu baitu.
· Autobusak funtsezkoak dira isuriak murrizteko: 65.000 autobusek 60 milioi bidaiari garraiatzen dituzte hilean. Zifra horrek bikoiztu egiten du ibilgailu partikularren kopurua.
Solarisek administrazioei ACELERAR 2025 proposamena aurkeztu die, Espainian garraio kolektiboaren deskarbonizazioa bizkortzeko eta jasangarritasun arloan lotesleak diren helburuak betetzeko. 25. urteurrena telematikoki ospatzen ari zela, konpainiak adierazi du Espainia oraindik ere Europako beste herrialde batzuen atzetik dela autobus elektrikoen edo hidrogeno-autobusen kuotari dagokionez, nahiz eta isuriak murrizteko estrategian funtsezkoak izan. Gaur egun, guztira, ibilgailu horien % 6 soilik dira zero isurpenekoak. Zero isurpeneko autobusa modu masiboan ari da sartzen Europako hiri handietan, eta haietako asko % 100 zero isurpeneko autobusak izateko helburua dute 2030 baino lehen hala nola, hauek: Amsterdam, Berlin, Milan eta Paris.
Solarisen aurreikuspenen arabera, 2025 arte 600 milioi euro baino gehiago inbertitu beharko dira autobus garbietan eta kargatzeko azpiegituretan, eta uste du Europako funtsak aukera paregabea direla garraio kolektiboa jasangarritasunaren estrategia horren erdigunean jartzeko. Espainian ia 30 milioi ibilgailu partikular daude; aldiz, 65.000 autobus soilik daude matrikulatuta. Edonola ere, konpainiak gogorarazi duenez, autobus kopuru txiki horrek 60 milioi bidaiari inguru lekualdatzen ditu hilero, eta zifra horrek bikoiztu egiten du ibilgailu partikularren parkea eta isuriak murrizteko autobusak duen garrantzi izugarriaren erakusgarri da.
Liderrak Europan: etxean garraio berdean inbertitzeko beharra
Komunitateko mugikortasun jasangarriaren direktibaren arabera, hiri barruko autobus garbietarako kontratazio publikoko gutxieneko helburuak ezartzen ditu: % 45 2025ean eta % 65 2030ean. Solarisek Espainian errepikatu nahi du Europako beste herrialde batzuetan hala nola Alemanian, Polonian eta Italian, bere teknologiak izan duen esperientzia arrakastatsua. Gogoratu behar da CAF Taldearen filiala Europako hiri?autobus elektrikoen fabrikatzaile handiena izan zela iazko ekitaldiaren amaieran, % 20ko merkatu?kuotarekin. Gaur egungo autobusen parkea datozen urteetan esponentzialki handitzea da helburua. Espainia hasi da bidea egiten. Hala erakusten du duela gutxi Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak 50.000 biztanle baino gehiagoko hirietan mugikortasuna eraldatzeko intereseko adierazpenak aurkezteko egindako deiak. Ekimen horrek markatutako helburuak betetzen lagunduko luke.
CAF Taldeak 1.000 autobus elektriko baino gehiago entregatuta ditu Europan, 18 herrialdetan baino gehiagotan eta 100 bezerorentzat baino gehiagorentzat. Guztira, 35 milioi kilometro baino gehiagoko esperientzia metatua du, eta horrek bere irtenbideekiko fidagarritasun handia bermatzen du. Hidrogenoaren eremuan, ibilbidea 2014an hasi zuen, Hanburgo eta Riga hirietan hidrogeno bidezko lehen unitateak entregatuta. Gaur egun, eskaeren zorroak Europako hiri ugaritan laster ibiliko diren hidrogeno bidezko 100 ibilgailu baino gehiago biltzen ditu. Azken teknologia horrek autonomia handiagoko ibilgailu garbiak eskaintzen ditu eta Espainiara iritsi berria da Getafen proba fasean dagoen Solarisen hidrogenozko lehen autobusari esker. Europako funtsak Espainian ibilbide?autobus elektrikoak eta hidrogeno bidezko autobusak erosteko eta hari dagokion kargatzeko azpiegituraren finantzaziorako ibilbide?orria ezartzeko aukera izan daitezen espero du konpainiak.
Javier Calleja Solariseko CEOk adierazi duenez: “Zero isurpeneko gure autobusak liderrak dira Europan, % 20 inguruko merkatu?kuotarekin. EBn, garraio jasangarrirako trantsizioan lider diren herrialdeen atzetik doa Espainia; beraz, trantsizio hori bultzatu behar du markatutako helburuak lortzeko. Gogoratu behar da Espainia EBko laugarren ekonomia dela, eta hala ere, mugikortasun elektrikoa sartzen hamargarren herrialdea dela, eta bederatzigarrena autobus elektriko berrien merkatu-kuotan. Europako araudiak berak ezartzen duen moduan, Espainiako erakundeen finantza?laguntza giltzarria izango da hemendik 2030era bitartean zero isurpenerako trantsizioaren lider izan gaitezen. Europako funtsak oso aukera ona dira, eta ia beharra, jasangarritasuneko lege?helburuak betetzeko eta gure teknologiak etxean kanpoan bezalako arrakasta izan dezan”.
Solarisek aurkezpenean gogoratu du Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legeak 2030erako herrialde gisa isurpen orokorretan % 20ko nahitaezko murrizketa ezartzen duela.Energia garbien autobusak giltzarri dira hirietako isuriak murrizteko estrategian. Hala erakusten du 50.000 biztanle baino gehiagoko hiriak 2023 urterako nahitaez isuri baxuko eremu gisa definitu behar direla dioen lege-betebeharrak.
Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin: