Prentsa-oharrak

2021/04/21

CAF-EK IRABAZI DU LISBOA HIRIRAKO TRANBIA BERRIAK HORNITZEKO LIZITAZIOA

Companhia Carris de Ferro de Lisboa, E. M., SA (CARRIS) enpresak, Lisboa hirian gainazaleko hiriko garraio publikoaz arduratzen denak, CAF aukeratu du 15 Urbos tranbia hornitzeko. Gainera, kontratuak unitateak 5 urtez mantentzeko zerbitzuak biltzen ditu. Proiektuaren guztizko bolumena 43 milioi euro baino gehiagokoa da.

 

Tranbia berriak Tajo ibaiaren bokalearekiko paralelo dagoen Carreira 15 (15. linea) linean operatzeko izango dira eta Portugalgo hiriburuko interes turistikoko monumentuen gune nagusiak lotuko ditu: Merkataritzaren plaza, Belem eta Jeronimos monasterioa, adibidez. Gainera, hiriko garraiobideen geltoki nagusiak lotuko ditu: metroa, trena, ferryak eta abar.

 

Horrekin lotuta, nabarmendu beharrekoa da 90eko hamarkadaren erdialdean CAFek artikulatutako tranbien erdiak fabrikatzen eta hornitzen hartu zuela parte. Tranbia horiek aipatutako Carreira 15 linean zirkulatzen dute 1995. urtetik.

 

Lisboarako proposatutako Urbos tranbia 5 moduluko noranzko bakarreko unitate artikulatua da eta gehienez 70 km/h-ko abiaduran zirkulatzeko diseinatuta dago. Guztira, 28,5 metroko luzera eta, zoru baxuari esker, bidaiarien sarrera erraztuko duen gidatze-kabina izango ditu.

 

Era berean, unitate berriei esker, etorkizunean ibilgailuan bertan energia biltegiratzeko irtenbidea instalatu ahal izango dute, CAFek beste hiri batzuetan hornitu dituen unitateetan ekipatutakoen antzekoa (Birmingham, Luxemburg, Kaohsiung, Sevilla eta abar). Horri esker, tranbiek katenariarik gabe opera dezakete arkitektonikoki sentsibleak diren eremuak babestu ahal izateko katenariak kendu nahi dituzten hiriko zonalde jakin batzuetan. Gainera, garraio arloko energia-eragingarritasunari dagokionez, irtenbide horrek hobekuntza esanguratsuak eskaintzen ditu.

 

Tranbien segmentuan eta oro har hiriko mugikortasun jasangarrian CAFek betetzen duen lidergo-posizioa sendotu du kontratuak. Mundu osoan gero eta gehiago dira beren flotetan CAF Taldeak hornitutako ibilgailuak dituzten hiriak.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.