2021/05/05
Zero isurpeneko garraioa ahalbidetzen duen abangoardiako teknologiari esker, Solarisen hidrogeno bidezko autobusak Europako merkatua konkistatzen ari dira. Kasu honetan, Alemaniako In-der-City-Bus operadorea, Frankfurteko garraio publikoa kudeatzeaz arduratzen dena, izan da Urbino 12 hidrogeno bidezko autobusak aukeratu dituena. Zehatzago esanda, 13 unitate izango dira eta 2022. urtean entregatzea aurrez ikusi dute.
Gaur egun, hirietan sortzen da CO2 isurien % 60; ondorioz, garrantzi berezia du hiri inguruan teknologia ekologikoagoak erabiltzeak eta, horrekin lotuta, hidrogeno bidezko autobusekiko interesa gero eta handiagoa da. Hain zuzen ere, CAF Taldeak eskuragarri dituen ibilgailu elektrikoen aukera zabalean osagarri ezin hobea dira ibilgailu horiek.
Urbino hidrogeno bidezko modeloaren kasuan erabiltzen den teknologia dela eta, garraioak ingurumena errespetatzen du erregai-pila batek (70 kW-koa) hornitutako energia erabilita. Hala, beroa eta lurruna dira bertan sortzen den erreakzio kimikoaren azpiproduktu bakarrak. Elektrolisi-prozesuan sortzen den energia elektrikoa, zuzenean, transmisio-lineara transferitzen da. Line horrek motor elektrikoak dituen ardatza du. Horrez gain, autobus bakoitza energia elektrikoa biltegiratzeko instalazio osagarri batekin ekipatuta egongo da Solaris High Power bateriaren bidez.
Hidrogeno bidezko autobusez hitz egitea ez da etorkizunaz hitz egitea. Urbinoren hidrogeno bidezko lehen modeloen hedapena dagoeneko errealitate bihurtu da; izan ere, herrialde askotako hiri ugaritan daude dagoeneko zirkulazioan: Alemanian, Italian, Austrian eta Herbehereetan, adibidez. Txosten batzuek aurrez ikusitakoaren arabera, merkatu horretan, 2030. urtean, hidrogeno bidez propultsatutako autobusek Europako kontinenteko autobusen flotaren zati nabarmen bat osatuko dute.
SOLARIS lehen hautaketan aukeratua izan da Italian hiriarteko 550 autobus arte hornitzeko esparru-kontratu baterako
Bestalde, Solarisek esparru-akordioa sinatu du Consip sozietate anonimoarekin (Italiako Ekonomia eta Finantza Ministerioaren jabetzakoa da). Akordio horren arabera, garraio publikoko enpresek (Trasporti Pubblici Locali) ibilgailuen eskariak zuzenean egiteko edo hautatutako hornitzaileei zuzendutako lizitazioa egiteko ahalmena izango dute hurrengo bi urteotan.
Akordioak hiriarteko 550 autobus arte bi lotetan banatuta erosteko aukera jasotzen du. CAF Taldeko filialak Solaris InterUrbino 12 eta Solaris Urbino 12 LE modeloak aurkeztu ditu lote horietarako. Bi ibilgailuak zoru baxukoak dira eta barnealde eroso eta ergonomikoa da haien ezaugarri nagusietako bat. Gainera, hiriaren kanpoaldez harago joanda bidaiarien garraioan zerbitzua emateko egokituta daude. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da Solarisek, orain arte, aipatutako Solaris InterUrbino modeloko 600 autobus baino gehiago hornitu dituela Italian. Horri esker, herrialde hartako merkatuan oso ibilgailu ezaguna da dagoeneko.
Joan prentsa-oharretaraKontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin: