Prentsa-oharrak

2021/10/05

KLIMA ALDAKETAREN KONTRAKO CAF TALDAREN KONPROMEZUA

CAF Taldeak SBti (Science Based Targets Initiative) eta Race to Zero ekimenekin bat egin du karbono-neutraltasunaren estrategiaren baitan.

 

Jarduketa horrek klima-aldaketaren kontrako eta Pariseko Akordioaren lerrokatze-ekimenarekin egiten du bat. Azken batean, konpainiak klima-aldaketaren erronkari begira duen konpromisoa sendotzen da.

 

Science Based Targets (SBT) edo zientzian oinarritutako helburuek igorpenak murrizteko helburuak biltzen dituzte ahalik eta zorroztasun zientifiko handienarekin; izan ere, zientzia klimatikoarekin daude lerrokatuta, eta bermatzen dute ekintza klimatikoak behar bezala neurtzen direla eta modu egiaztagarrian jakinaraziko direla. Industria aurreko tenperaturekin alderatuta, konpainiek berotze globala 2ºC-ren (edo 1,5ºC) azpitik mugatzea da helburu orokorra, 2015ean izandako Parisko Gailurrean 195 herrialdetako gobernuek hartu zuen konpromisoaren arabera. 

 

Race to Zero Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Hitzarmen Markoan (UNFCCC) kokatutako munduko kanpaina da, High Level Champions eta COPeko presidentetza buruan izanik, eta enpresak, inbertsiogileak, hiriak, unibertsitateak eta ekonomiako beste eragile batzuk biltzen dituzten ekimenen eta eragile inplikatuen koalizioak osatuta. COP26 baino lehen aldaketa ekonomia deskarbonizaturantz bideratzea da helburua. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.